Laberinto = LAU BUR(U) INTHA

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-06-28 19:07

"Laberinto" hitzak oinarri euskalduna izan dezakeela zioen F. Krutwig-ek bere "Garaldea" liburuan.

Bere ustez, hitz honen atzean LAU BURU(dun) INTHOA (edo bidea) legoke.

Kasu honetan, BURU hitzak GAIN edo MENDI esanahia luke.

Honen irudia honelako zerbait litzateke:



Era honetako laberintoak (lau burudunak) ugariak dira europa osoan, eta Ingalaterran izen bitxi baten bitartez deitzen zaie, Julian's Bower. Hitz honen etimologia ere euskaldun ikuspuntu batetatik uler daitekeelakoan zegoen Krutwig Jauna aipaturiko "Garaldea" liburuan.

Guzti honen inguruan piskatxo bat gehiago sakondu nahi baduzue (argazki eta link interesgarrien berri izan, Julian's Bower-en etimologia euskalduna jakin, edo eta laberinto hauek TROYA-rekin zuten balizko erlazioaz......) jo honako helbidera:

http://erantzunen-zain.blogspot.com/2006/04/
laberintoa-lau-bur-intha-honela-dio.html


Utzi iruzkina: