Kategoria: adrien_brody
Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu. Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gaine...