denetik - borthuzai

Oteizakeri bat

4
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-18 20:14

Bitoriano Gandiaga fraile franziskotarra poesigintzan Oteizari esker hasi zela jakina da. Honek xaxatu omen zuen hura bere poesia hasiberriekin jarrai zezan... BERTSOLARI aldizkariaren 25. zenbakian honako hau irakurri dut. Oteiza beraren hitzak:"Bere fraile kideek esan zioten poesia marikoen gauza dela, eta Bitoriano bera marikoia zela, eta idazteari utzi zion. Nola esan dakioke poeta bati marikoia dela? Orduan ni iritsi nintzen eta berriro zuzpertu nuen gizona. Hitzaldi bat eman nien fraile guztiei poesiari buruz, eta bukaeran hau esan nien: El que esté en contra que levante el dedo, que ...


Denok entzun dugu 1000 aldiz James Dean gazte galaiak, basamortuan abiadura handiz zioala errepidez nahastu eta zerurantzkoa hartu zuela behar baino lehenago. Errepidea ikusi zutela azkenengoz haren begi urdinek. Baina ez da izan tamalez James Dean bidaiatzen hil den bakarra. Welles ere bidean hil zen. Ez errepidean, baina bai bidean. 15 urterekin gurasoak hil eta 18 urterekin irlandan antzerki saioak egiten ari zen gaztetxo hura bidean hil zen. Irratsaio batekin soilik (La guerra de los Mundos) Ameritar estatu batuak hankaz gora ipini zituen 23 urteko gazte hura bidean hil zen. 26...


Gaur, urteroko laneko osasun errebisioan elektrokardiograma bat egin didate. Bihotza ondo omen dut. Zer demontre ote dakite mediku hauek.   "Bihotza oso ondo daukezu" "Kanpotik izango da" "Ez, ez. Kanpotik eta barrutik, klaro." "(Hik ze ostia jakingo ote den)"   "Gaua da kotxean sartzen naiz, euri malkoak parabrisan eta ilargiak ez dit esaten ez non, norekin ikusten zaituen gau hontan. Gidatu, gidatu beti aurrera; ahaztea deritzon lekura, zu esistitzen ez zaren lur zati hortara. Ze ahaztu nahi nituzke; zure usaina, telefono zenbakiak eta besoko tatuaia. Erretrobisoretik pasat...


Zientzia fedean oinarritua dago.Honako hau esaldi kontraesankor bat dela irudi liezaioke norbaiti, baina ez naiz ni hori dioen bakarra. Internazionalki itzal handia duen Pedro Miguel Etxenike fisikari euskaldunak ere horrela dio Berrian egin zioten elkarrizketa batetan:"Naturan ordena bat dagoela pentsatzea fedea da"Elkarrizketaren zatia hau da, eta osorik ipintzea pena merezi duela uste dut: Jakituriak Jainkoa hilko zuela, hori ere esan izan da. Ez dirudi iragarpen hori bete denik. Etxenike: Hori da zientziaren mugetako bat. Zientziak ezin dio arrazoia eman sinestunari, eta ezta sinestuna...


Dirudienez orain 3 urte konturatu zen Park Chan-wook zine zuzendari korearra, Argiñanok tipula-txikitu ta tipula-txikitu besterik ez zuela egiten azken finean, eta berak ere hainbesterainoko platerak egiten bazekiela. Maixa eta Ixiarrek ere lehendik arrakasta lortua zuten beraien Bexamelaren errezetarekin, eta egia esan ez dakit Chan-wook-ek Argiñano beraren telebista programak ikusiz edo non ikasi zuen sukaldatzen, baina aitortu behar dut Old Boy deritzan Tutifruti postrea goxo askoa dela. Zer behar den Old Boy tuttifruti postrea egiteko? Hartu ba nota: -Arroz ale eta rollito de primav...


Posible al da bi tokitan batera egotea? Partikula subatomikoak zurrunak al dira? Ba al da materiarik? Eta arimarik? Harrigarria badirudi ere galdera hauek gaur egungo fisiko garaikideek planteatzen dituztenetariko batzuk besterik ez dira. Itaun hauen erantzunek garbi asko erakusten digute fisika garaikideak gure mundu ikusmoldea aldatu duela eta ezbairik gabe, etorkizunean ere aldatzera eramango gaituela. Zientziak orokorrean ordea betidanik, hominidoen garaitik ziur aski, eman izan dizkio ostiko indartsuak gizakiak mundua ulertzeko izan dituen pentsamolde desberdinei. Ezagupen hauen atzeti...


Cézanne la manzana de Cézanne quiere asombrar a París con una manzanabuscar en la naturaleza sentir que Dios nos quierelo importante es encontrar el grismi caso es muy grave no obstante eh? ver la obra de Dios es lo que yo procuroceder al aire o resistirle hay que resistirlevolver a ser clásico pasando por la naturalezaregresar a la naturaleza pasando por el Louvre estaba en contra de Dreyfus adoraba a Napoleónreligioso conservador en política reaccionariopero obstinado ingenuo poderoso sentimental intuitivoracionalista en su pintura visionario le era familiar el latín creo que la genialida...


Paul Cézanne (1839-1906) margolaria XX mende hasierako artistarik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Van Gogh-en antzera ordea Cézannek ere ez zuen arrakasta handiegirik ezagutu bere garaikideen artean. Halere, kubismoa bezalako mugimendu artistiko ezagunak ulertzeko ezinbesteko gizona da ondoren ikusiko dugun bezala.Cézanne impresionisten garaian bizi izan zen baina laister aukeratuko zuen bere bide propioa egitea lagun zituen Pissarro, Renoir, Degas, Monet eta abar alde batera utziz. Hori bai, impresionisten aurkikuntza izan zen, itzala beti beltza ez zela kontutan hartu zuen bere karrera g...


Finlandia

1
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-11 19:42

Aspaldi honetan hitzen etimologien inguruan pentsatzen topatzen dut nere burua uste baino gehiagotan. Nork esango lidake niri e? (lagun batek, fase postmoderno batetan nagoelako esango luke...)Beno, ba azken ausnarketa Finlandiaren inguruan izan da. Izan ere, Finisterre bale, ondo dago lurra amaitzen den tokiari Finisterre izena ipintzea, handik haratago zegoenaren berririk ez zutelako... baina Finlandia? Nolatan Finlandia, urrunago ere lurra badirela ikusten bazuten?Ez dakit, ez dakit zuei, baina niri behinik behin ez zitzaidan oso logikoa iruditzen. Kasu honetan ere Kanguro edo Yukatan hi...


Bart gauean gaizki egin dut lo. Gauerdian esna ibili naiz eta begietan zerbait arraroa nuelako errezelo edo paranoiarekin egon naiz denbora mordoska batetan, ez dakit, bista nekatua sentitzen nuen, begiak malkoka, lentilak ipinita banitu bezala edo. Baina nik ez dut ez lentila ez betaurrekorik sekula erabili. Tripak ere ez nituen betiko moduan, nahastu antzera sentitzen nuen nire barrena, gehiegitxo afaldu edo digestioa ondo egin ez balit bezala. Baina bart gauean tortila frantzesa batekin soilik engainatu nuen gosea. Nerbioak ere aztoratuta nebilzkidan, goizean esamin garrantzits...


denetik 1456131883257

This blog is written in BASQUE, a PRE-INDOEUROPEAN language, one of the EUROPEAN OLDEST LANGUAGE

Azken iruzkinak

Iñaki

Iñaki 2012-01-08 05:38 #1

2011-03-15 15:45 #2

asdfghjklñ

asdfghjklñ 2010-06-05 12:05 #4

kaixo

el monstruo del lago ness

el monstruo del lago ness 2010-05-03 15:18 #5

NO HAI INFORMACION!!! A K JODEEE