Cézanne-n Gaurkotasuna

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-12 19:00

Paul Cézanne (1839-1906) margolaria XX mende hasierako artistarik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Van Gogh-en antzera ordea Cézannek ere ez zuen arrakasta handiegirik ezagutu bere garaikideen artean. Halere, kubismoa bezalako mugimendu artistiko ezagunak ulertzeko ezinbesteko gizona da ondoren ikusiko dugun bezala.



Cézanne impresionisten garaian bizi izan zen baina laister aukeratuko zuen bere bide propioa egitea lagun zituen Pissarro, Renoir, Degas, Monet eta abar alde batera utziz. Hori bai, impresionisten aurkikuntza izan zen, itzala beti beltza ez zela kontutan hartu zuen bere karrera guztian zehar.

Cézanne eta Espazioa

Cézanne-en berezitasunik handienetakoa espazioaren erabilera da. Bere ardurarik handiena espazioa analizatu eta antolatzean zetzan, eta bere esanetan, dena esfera, kono eta zilindroz osatua zegoen. Hau guztia modurik adierazgarrienean bodegoietan ikus dezakegu, izaki bizidunek ez bezala sagar, maindire, ontzi... bere tokian egoten direlako txintxo-txintxo eta margolana ondo konposatu eta margotzen uzten ziotelako. "Paris sagar batekin harritu nahi dut" zioen Cézannek



Irudiko margolana adibidez gaizki margotua dagoela esan dezakegu lehen bistadizoan, plateraren perspektibak eta atzeko ontziarena ez dira berdinak. Ontzian bertan ere gorputzaren perspektiba eta ahoarena ez datoz bat. Dena nahastuta dago. Baina hauxe zen Cézannek lortu nahi zuena, ikuspuntu askodun margolan bat. Izan ere berak ezagutzen zituen ikuspuntu batetan soilik oinarritutako perspektiba klasikoaren legeak, baina hauek alde batera uztea autatu zuen. Halere, margolanari espazioaren irudipena eman nahi zion, eta horretarako teknika berri bat sortu beharra izan zuen koloreak erabiliz.

Cézanne eta Abstrakzioa
Objektu piktorikoen oreka lortu nahian, Cézanne, elementuak forma sinpleetara mugatzen hasi zen, naturako formak bizi eta mugikorrak pintzelada lasai batetaz adierazten. Esan behar da Cézannek ez zuen sekula irudi figuratiboa alde batetara utzi, baina ondoren etorriko ziren artista modernoentzat oinarrizko erreferente izan zen. Fase honetan natura, eta bereziki Sainte-Victoire mendia margotzen hasiko zen (60 bat margolan eskeini zizkion gailur honi).



Edo amaigabe utzi zuen hau: (Ohikoa zen Cézannek margolanak amaigabe uztea, margolan berarekin hilabeteetan egoten zelako eta agian azkenean nahi zuena lortzen ez zuelako)



Ageri den bezala, margolan hauetan erabiltzen duen trazoa lineala eta kolore matiz desberdinez betea da.

Cézanne eta Kubismoa
Cézannen eragina ikaragarria izan zen ondorengo artistengan eta kubismoarengan batez ere. Picasso eta Braqueren mugimendu artistikoak Cézannen ikuspuntu desberdinak eta planotasuna hartu zituen oinarri (afrikako artea... ahaztu gabe noski!) eta asko dira bere ohoretan egin zituzten margolanak:

(Cézannen Vollard-en erretratua)


(Picassoren Erretratua)


Picassoren "Avignongo bañistek" eta Cézannerenek antz handia dute baita ere.

Cézanne eta Oteiza
Oteizarengan ere eragin handia izan zuen Cézannek (Oteizak El gran traidor deitzen zion...). Honela dio elkarrizketa batetan Cézannek kubismoan izan duen eraginari buruz ari dela:

"Del cubismo he hecho un estudio sobre Cezanne, que he titulado "El armario y la ventana". El armario, precisamente, es el cubismo. Los cubistas no se dieron cuenta de que estaban trabajando con un armario de poco fondo diseñado por Cézanne. el armario se veía en el Picasso, en su Gernica. Fíjate que la habitación aplastada del Guernica es un armario, y eso está en todo el cubismo. Pero no se dieron cuenta porque estaban preocupados por el planismo. es Seurat (que creo que es el padre del arte contemporáneo y la madre creo que es Cézanne) quien aporta el sentido geométrico y matemático del plano: el plano sólido..."

Handia Oteiza eta HANDIA CÉZANNE GERO!
BETI GUREKIN!


_____________________________________________
(Beno ba, azken honetantxe iritxi nahi nuen, Oteizak Cézannetaz zioenera (armairuarena oso ona da, baietz!). Asko notatu al zait? Cézannetaz sarreratxo bat egiten hasi naiz........ eta akabo!
Oteizak zioen bezala "me falta tiempo para poder extenderme en un espacio más breve"
Hauxen zen ba dena!


Utzi iruzkina: