Elektrokardiograma
Gaur, urteroko laneko osasun errebisioan elektrokardiograma bat egin didate.
Bihotza ondo omen dut.
Zer demontre ote dakite mediku hauek.
"Bihotza oso ondo daukezu"
"Kanpotik izango da"
"Ez, ez. Kanpotik eta barrutik, klaro."
"(Hik ze ostia jakingo ote den)"
"Gaua da kotxean sartzen naiz, euri malkoak
parabrisan eta ilargiak ez dit esaten ez non,
norekin ikusten zaituen gau hontan. Gidatu, gidatu
beti aurrera; ahaztea deritzon lekura, zu esistitzen
ez zaren lur zati hortara. Ze ahaztu nahi nituzke;
zure usaina, telefono zenbakiak eta besoko tatuaia.
Erretrobisoretik pasatzen den mundu zatien
batuketa da orain zugandik urruntzen nauena.
Euriak gogor dirau eta begiak busti dizkit, zapatak,
eskuak ere. Eta ahaztu nahi nituzke..."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: