Oteizakeri bat

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-18 20:14
4

Bitoriano Gandiaga fraile franziskotarra poesigintzan Oteizari esker hasi zela jakina da. Honek xaxatu omen zuen hura bere poesia hasiberriekin jarrai zezan... BERTSOLARI aldizkariaren 25. zenbakian honako hau irakurri dut. Oteiza beraren hitzak:

"Bere fraile kideek esan zioten poesia marikoen gauza dela, eta Bitoriano bera marikoia zela, eta idazteari utzi zion. Nola esan dakioke poeta bati marikoia dela? Orduan ni iritsi nintzen eta berriro zuzpertu nuen gizona. Hitzaldi bat eman nien fraile guztiei poesiari buruz, eta bukaeran hau esan nien: El que esté en contra que levante el dedo, que se lo corto. Ez zuen inork jaso."

bewater

bewater 2006-12-18 20:41 #1

Oteiza hori handia da eh, hemengoa izanda lotsa ematen dit berari buruz zer gutxi dakidan jatean. Halere, poesia marikoiena dela topikoa dela ematen du, beste askok seguru aski berdinagatik utzi zutela, GORA POESIA, ASKE ETA BIZIA!!!!

itziar

itziar 2006-12-19 19:49 #2

niri poesia irakurtzea, tarteka gustatzen zait... zaila izaten da nire
gustokoak aurkitzea... baina aurkitzen ditudanean gustora irakurtzen
ditut...

poeta bat marikoia dela esatea! gehitxo esatea da. Estereotipoak. Gizarte honetan ditugun hainbat estereotipoetako bat.

Nik ere ezer gutxi dakit Oteizari buruz; zuri esker, bitxikeri polita ikasi dut.

Amuitz

Amuitz 2006-12-21 02:15 #3

Harrigarriena fraideek marikoi hitza txarrean erabiltzea, egunero frogatzen egongo balira bezala heteroak direla! Ez ote da izango Oteizakeria hutsa, hau da, Oteizak asmatutakoa?

borthuzai

borthuzai 2006-12-21 07:53 #4

Nik, erositako prezioak saltzen dizuet.

Oteiza pixka bat ezagututa ordea, (bere idatzietatik alegia, ez pertsonalki) ez nau batere arritzen bere ateraldi horrek, fraileak batzeak, beraiei hitzegiteak eta azkenengo “que se lo corto” horrek.(ja, ja, oso ona. Horrelako ateraldi pilo bat ditu).

Gogoratu behar da baita ere pasadizo hau 50. hamarkadan izango zela gutxi gora behera eta gauzak asko aldatu direla geroztik (beno, erligioa bigarren –hirugarren... arduratzat dugunon artean behinik behin)

(Oteizaren inguruko beste post-en bat ere badut interesatzen bazaizue: Oteizaren Cézanne, Cézanne-ren gaurkotasuna, Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa, Bizitzako Dikotomiak, dut eta Oteiza, Picaso Einstein eta Oteiza, Malevich eta Oteiza. Baina ez naiz pisua jarriko. Hemen, eskuineko zutabean Artxiboa ipini ezkero aurki ditzazkezue)

Utzi iruzkina: