Orson Welles bidean hil zen
Denok entzun dugu 1000 aldiz James Dean gazte galaiak, basamortuan abiadura handiz zioala errepidez nahastu eta zerurantzkoa hartu zuela behar baino lehenago. Errepidea ikusi zutela azkenengoz haren begi urdinek.
Baina ez da izan tamalez James Dean bidaiatzen hil den bakarra. Welles ere bidean hil zen. Ez errepidean, baina bai bidean.
15 urterekin gurasoak hil eta 18 urterekin irlandan antzerki saioak egiten ari zen gaztetxo hura bidean hil zen.
Irratsaio batekin soilik (La guerra de los Mundos) Ameritar estatu batuak hankaz gora ipini zituen 23 urteko gazte hura bidean hil zen.
26 urterekin historiado filmik onenetakoa den “Citizen Kaine” idatzi, zuzendu, aktuatu… egin zuen hura bidea hil zen.
El cuarto mandamiento, El Extraño
(oso ona), La dama de Shangai (hori erritmoa…), Macbeth, Otelo, Mr.
Arkadin, Don Quixote (PUFF! IKARAGARRIA), Sed de mal (LA OSTIA PUTA), El proceso
(LA PUTA POLLA), Campanadas a medianoche, The inmortal store eta Fraude
zuzendu zituen zuzendaria bidean hil zen.
Eta bidean hil zen, helburura
iritsi ez zelako. Helburura iristen utzi ez ziotelako hobe esanda. Beti
izan zituen arazoak bere proiektuak aurrera eramateko, ekonomikoki arriskutsuak
omen ziren. (Lotsa gutxi behar du) Zer izango ote zatekeen ume prodigio
hark beharrezko baliabideak eskuan izan balitu. Zer izango ote zatekeen
bere herriak, hark herriari emana itzuli izan balio. (Oteiza dakorkit
burura baita ere. Berarekin ere berdin-berdin gertatu zen. Eta Oteizak
bere errautsak nafarroari utzi zizkion, wellesek espainiari utzi zizkion
bezalaxe).
Ekonomikoki arriskutsuak omen
ziren bere proiektuak. Kabroia behar du. Humanitate osoari kalte egin dio hori esan
zuenak, erabaki horiek hartu zituenak. Zineaz, arteaz puta ideiarik ere ez zuen enpresari zikin horrek (hoiek).
Zure argia gizakioi ukatu digunaren aita ezezaguna eta ama aski ezaguna da, ziur.
Barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren.
Zure argiak itsutu ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: