Denok entzun dugu 1000 aldiz James Dean gazte galaiak, basamortuan abiadura handiz zioala errepidez nahastu eta zerurantzkoa hartu zuela behar baino lehenago. Errepidea ikusi zutela azkenengoz haren begi urdinek. Baina ez da izan tamalez James Dean bidaiatzen hil den bakarra. Welles ere bidean hil zen. Ez errepidean, baina bai bidean. 15 urterekin gurasoak hil eta 18 urterekin irlandan antzerki saioak egiten ari zen gaztetxo hura bidean hil zen. Irratsaio batekin soilik (La guerra de los Mundos) Ameritar estatu batuak hankaz gora ipini zituen 23 urteko gazte hura bidean hil zen. 26...