denetik - borthuzai

Eta-k su etena hautsi du hauteskundeak pasa eta astebetera.Kontuz! ETAk berriz ere norbait hil behar du eta!Eta auto-bonba batez bada agian zu ere harrapa zaitzake!Berriz ere hiletak, HBri atentatuak kondenatzeko eskaerak, HBk ordea, ez duela kondenatuko horrekin ezer lortzen ez delako (eta ez kondenatuz zer lortzen da ba?)... betikoa.ETAk dio Ajuria-Enea, paktu antiterrorista eta horiek antzinako formulak direla eta bakea lortzeko ez dutela balio argi geratu dela (beno, ados egon gintezke agian) baina eta bonbak? Ez al dira bonbak ere antzinako errezetak?Bai, estatu espainiar eta frantsesa...


Atzo, larunbata, Urretxuko gaztetxera inguratu ginen lagun kuadrila bat (badakizue, tres son multitud esaten dute :-) Sexty Sexers-en kontzertua ikusteko. Izan ere, bigarren lana duten Urkamendi Blues diska zuzenean aurkezten ari dira azken aldi honetan batean eta bestean.Nik ez dut Rock&Roll-a oso gertutik jarraitzen eta beraz, beraien musikaren inguruan ezer esan baino, nahiago nuke indezents-en post hau irakurriko bazenute :-)Eta kontzertua zer moduz egon zen?Bi hitzetan:IKARA-GARRIA!!:-)Hemen duzue eitb-kultura saioak talde beratar honi eskeiniriko erreportaia.Sexty SexersUploaded b...


Musika, musen artea omen da (etimologikoki). Baina ez da hauen lana musika soilik inspiratzea; eskulturgile, pintore eta gainerantzeko artistekin ere nahikoa lan izaten baitdute. Hor ditugu adibidez  artelanez beteriko museoak, musen tenploak omen direnak (etimologikoki orain ere), eta hauetan, dakizuenez, musika gutxi (gutxitxo) izaten da.Hori bai, Picassok zioen bezala (eta honetaz zertxobait bazekien :-) inspirazioak lanean harrapatu behar zaitu.Beraz, musenak lan neketsua izan behar du ezbairik gabe, artistei atzetik segika...  :-) eta are gehiago, XIX. mendetik ona! Izan ere,...


Cannes 2007

2
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-30 19:27

Dakizuen bezala, orain gutxi amaitu da Cannes-ko zinemaldi famatua. Bertan, itxura oso interesgarria duten pelikula mordoska bat estreinatu dira, baina askotan kazetariek diotena gure gustuekin bat etortzen ez denez, donostiako zinemaldiaren zain geratu beharko dugu beste behin, bateren bat Zabaltegi sailera ekarriko duten esperantzarekin.Egia esan ez dut Cannes-koa oso gertutik jarraitu, egunkaria eskuetan nuela berriren bat agertzen bazen bai, begirada bat botatzen nion, baina ez nintzen notizien atzetik bila abiatzen. Orain ordea, dena amaitu denean, interneten begira jardun dut eta bert...


Askotan izaten dugu lagun artean halako eztabaida antzu xamar bat. Batzuen ustez, zapatu gauetan hortik ibiltzen garen gure lagunartea arraroa da, guk izaten ditugun elkarrizketa eta eztabaidak ez dira normalak, edo ohikoak behinik behin beste kuadrilen artean. Ez dakit, de rarillo noala iruditu liteke agian, baina ez da nire intentzioa, benetan.Lagunarteko batzuk hala diote, edozer txorradakin paranoia handiegiak montatzen ditugula... Beste batzuon ustez berriz ez da horrela, besteen elkarrizketa gaiak zeintzuk diren oso ondo jakin ez arren, gureak beste mundukoak ere ez direla uste dugu, ...


"... Primero he terminado el libro y ahora estoy en el principio. Cuando ya se tiene el libro es cuando se escribe: primero se termina y luego se empieza. Como hay muchas más formas de comenzar un libro que de terminarlo, la probabilidad de completarlo se hace, con cada nuevo intento, más improbable. Pues entre el final y el comienzo no cesa la vida en seguir aconteciendo, interviniendo activamente en lo que no está acabado (que es el comienzo), desviándolo del final, hasta apartarlo hacia otras conclusiones (hacia otro libro), si no se termina pronto de comenzar. Así he sufrido varios libr...


Puff! Itzuli naiz Beasaingo festak izan ditugun bururik batere izan ez duen asteburu honetatik. Bizirik atera naiz :-) baina fisikoki bakarrik. Izan ere, nire aktibitate neuronala Aznarrenaren pareko da oraintxe, hainbeste alkoholekin burmuinetik edozein bizitza zantzu desinfektatu eta neurona guztiak hil baitzaizkit.Beraz, gaur gehiegi ez konplikatzea erabaki, eta orain egun batzuk aurkitu nuen bitxikeria batekin nator. Video bat ipini eta lixto! :-)Beno, bai, videoa ondo dago. 20 urte exkasetan gauzak zenbat aldatzen diren ikusteko balio du eta, hala nola Run DMC ikusteko ere. Dirudienez,...


Beno, aurrekoan Pirmin Treku-ren laguntzaz allposters-etik abiatu, eta ingalaterratik pasa ondoren Zarautza iritsi ginen bezala, gaur, urrunerago eramango gaituen antzeko bidaia bat proposatu nahi dizuet, aurrekoarekin erlazionatua gainera. Izan ere, zarauztar dantzariaren arrakastaz beteriko 13 urte horien arduradunetako baten inguruan ere badago zer esan.Trecu, dantzan hasi bazen eta ospea lortu bazuen, bere gogo eta indarrari esker izan zen ezbairik gabe, baina baita ein handi batetan, maistra izan zuen Ninette de Valois-i esker ere. 16 urterekinNinette de Valois, urtetan Diaghilev ospet...


Lixto! Iritxi zaigu ba berriz ere urrunetik datorren beste soka baten kate-begi izateko obligazio gozoa.Oraingo honetan amuitz-en blogetik jaso dut proposamena, eta noski, soka mozteak omen dakarzkien ondorioak nire gainean erortzerik nahi ez dudanez (badakizue, lana galtzea, 20 urte sexurik gabe... :-) lanari ekin beharko!Hemen doa hortaz, irakurtzen ari naizen liburuko 179. orrialdeko bigarren parrafoa. (hala izan behar omen du, baina nik dakarkidana 178. orrialdekoa da egia esan, 179ak bigarren parraforik ez duelako:-)"Pues bien, la estrategia del arte de la Modernidad consiste en buena ...


Beti interesatu izan zait euskaldunok kanpoan dugun irudia zein den ezagutzea. Kanpotarrek “Euskadi” eta “euskaldunok” nola ikusten ote gaituzten. Zer egin ez dakidala nagoen askotan ekiten diot interneten “basque” jarri eta xelebrekeriak bilatzeari. AllPosters-en “basque” ipini ezkero adibidez, azpiko argazkia topatzen da, kontxako barandila eta bestelakoen artean.Argazkiaren izena hau da:Basque Refugee Children from Bilbao Crowd the Deck of the Barcelona Liner HabanaEta berarekin datorren testua berriz:"Basque refugee children from Bilbao crowd the deck of the Barcelona liner Habana as it...


denetik 1456131883257

This blog is written in BASQUE, a PRE-INDOEUROPEAN language, one of the EUROPEAN OLDEST LANGUAGE

Azken iruzkinak

Iñaki

Iñaki 2012-01-08 05:38 #1

2011-03-15 15:45 #2

asdfghjklñ

asdfghjklñ 2010-06-05 12:05 #4

kaixo

el monstruo del lago ness

el monstruo del lago ness 2010-05-03 15:18 #5

NO HAI INFORMACION!!! A K JODEEE