Cannes 2007

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-30 19:27
2

Dakizuen bezala, orain gutxi amaitu da Cannes-ko zinemaldi famatua. Bertan, itxura oso interesgarria duten pelikula mordoska bat estreinatu dira, baina askotan kazetariek diotena gure gustuekin bat etortzen ez denez, donostiako zinemaldiaren zain geratu beharko dugu beste behin, bateren bat Zabaltegi sailera ekarriko duten esperantzarekin.

Egia esan ez dut Cannes-koa oso gertutik jarraitu, egunkaria eskuetan nuela berriren bat agertzen bazen bai, begirada bat botatzen nion, baina ez nintzen notizien atzetik bila abiatzen. Orain ordea, dena amaitu denean, interneten begira jardun dut eta bertako berri, era oso zuzenean (ene idurikotz) ematen duen webgune honekin topo egin. Hemen sarituak, eta hemen filmeen inguruko informazioa. Oso ondo dago.

Baina beno, ez dut gehiegi sakonduko gaian eta ez dut Cohen anaiek Javier Bardem-ekin egin berri duten pelikulaz ezer esango, ezta Kim Ki Duk-ek aurkeztu duenaz ere, edo Julian Schnabel "erdi-euskalduna"-ren azken lanaz (honek merezi du post pertsonal bat :-), edo Seven eta El club de la lucha-ko David Fincher-enaz, edo 7 orduko filmeak (eta 10 minutu adibidez ardiak erakutsiz :-) egiten omen dituen Bela Tarr-en inguruan, edo Gus Van Sant-etaz, ezta Kusturica-ren azken lan kritikatuaz, edo film osoa plano sekuentzia bakar batetan soilik grabatu zuen Sokurov errusiarraz, edo Tarantinotaz...

(donostiara hauetako bakar bat etortzearekin gustora geundeke, baina... a! beno! batzuk izanda daude eta, Tarantino adibidez!)

Pulp Fiction

Ez, pare bat kontutxo esan nahi nizkizueke soilik.

Interesgarria dirudi adibidez Wong Kar Wai txinatarraren azken filmak. Zuzendari honenak dira Chungking Express, Happy Together, Deseando Amar adibidez, eta azken filma egiteko estatu batuetara joan da. Bertan, aktore ezagun asko izan ditu lankide (Jude Law, Tim Roth, Natalie Portman...) eta beraien artean Norah Jones abeslaria.
Hemen dituzue My Blueberry Nights filmako bi trailer 1 2

Norah Jones eta Wong Kar Wai

Bestalde, Roman Polanski zuzendariak zinemaldian izan zuen jarreraren berri eman nahi nizueke.

Roman Polanski

Izan ere, film ezagun ugari egin eta sari asko jaso dituen zuzendari honek hanka egin zuen beste zuzendari ospetsu askorekin batera (Manoel de Oliveira, Theo Angelopoulos, Ken Loach, Nanni Moretti, Claude Lelouch, Lars Von Trier, Andrei Konchalovsky, Wim Wenders, Olivier Assayas...) ematen ari zen kazetarien aurreko elkarrizketa batetik. Guzti hauek eta gehiagok Chacun son cinéma filma egin dute Cannes-ko zinemaldiarern 60. urteurrena dela eta, eta beraren aurkezpenean Polanski-k alde egin zuen. Dirudienez, kazetarien galdera hutsek beharturik. Honela dio webgune honek:

"El director polaco acusó a los periodistas de no formular preguntas interesantes en una rueda en la que podían dirigirse a "muchos directores de renombre". A fin de ofrecer una explicación veraz y directa de lo sucedido, transcribimos (y traducimos) algunas de las preguntas formuladas durante la susodicha rueda de prensa:
-¿Qué opinan de la irrupción del cine en internet?
-¿Cuál será el futuro del cine?
-¿Por qué no hay ninguna película árabe en competición?
-¿Cuánto tiempo se tarda en hacer un cortometraje?
-¿Qué piensa de al sitúación de los armenios en Francia? (preguntada formulada a Atom Egoyan)
-¿Cómo se siente al ser la única mujer directora en la película? (pregunta formulada a Jane Campion)
-¿Por qué ha elegido una historia de entretenimiento? (pregunta formulada a Roman Polanski)

En este punto, y cuando transcurrían ya 40 minutos de rueda de prensa, Polanski contestó que en una oportunidad única como la que celebraban, consideraba una "vergüenza" las "preguntas vacías que hacéis". El director de El pianista añadió, además, que "la culpa es de los ordenadores, porque ahora ni estáis interesados ya en el cine sino en transferir la información que encontráis en internet. Francamente, dejémoslo y vámonos a comer".

Dicho esto, se levantó y se marchó de la sala."

Beste inork ez omen zion jarraitu.

Ez naiz ni kazetarien lana defendatzen hasiko (ezta gutxiago ere!) baina jarrera honek, Polanski-taz nuen irudia berresten dit. Izan ere, aspaldi irakurri nion berea omen den ondorengo esaldia wikiquoten eta kontrako begitik sartu zitzaidan bapatean:

"Gente como Truffaut, Lelouch y Godard son como pequeños niños que juegan a ser revolucionarios. Ya he pasado por esa etapa. Viví en un país donde esas cosas ocurrian seriamente."

Begira, ez nago ziur egia esan esaldia berea ote den, baina hala bada.... bueno, bueno, bueno, besterik ez dugu behar, gauzak kaka bezala nahasten...
Uste dut hobe izango dela post hau hemen uztea, bestela.... berotu egiten naiz....

Onena, film horretako Lars von Trier-en laburrarekin amaitzea izango da. Ikaragarria! :-)
(lagun batek abisatu dit videoa youtubetik kendu dutela eta ezin litekeela ikusi, eta aldatu egin dut. Orain David Lynch-en laburra ipini dut. Ez al dute hau ere kenduko!)

Eta sekula ikusi al duzue Lars von Trier kantuan? Ezinezkoa?
Begira! Begira!

bewater

bewater 2007-05-31 13:23 #1

Oso ona posta, egia esan canneseko zinemaldia pelikula errumaniar batek irabazi omen du, eta irakurritakoaren arabera oso interesgarria ematen du...bestalde Polanski sekulako tipoa iruditzen zait, izaera handikoa etainorengandik influentziatzen uzten ez dena. Gainera, mila aldiz entzun dut Godard, Truffuat eta olatu berriko belaunaldia ikaragarria izan zela, baina sekula ezin izan dut horien pelikula bat amaitu, pelikula deitu baldin badaiteke. Agian kontserbadorea izango naiz, baina ez zaizkit batere gustatzen pelikula horiek.

El Padrino, Ciudadano Kane, Uno de los Nuestros... mila aldiz ikusi ditut, baina Godarden pelikula pare bat ikusten saiatu naizen arren, ez naiz eta haien izenetaz gogoratzen.

borthuzai

borthuzai 2007-05-31 18:04 #2

ja, ja, ja! Puto bewater!    :-)
Hik'e ez daukek puta ideaik tio!  ;-)
godard jainkoa det! JAIN-KO-A la ostia!     :-)
eta polanski berriz graciosillo piiiiiiiii...!! bat besteik ez!
ja, ja, ja!
Ez, benetan, argi zeok ikuspuntu desberdinek zeuzkiaula
zer ingo zioau ba! :-)
benga, ondo ibili estrangeri aldean!

Utzi iruzkina: