Kategoria: polanski
Martin izan dugu Paradisu zineman, Txapa irratiko Berbenir saioko kidea. Umorea, western-ak, piano soinuak... danetik izan dugu gaurkoan: Henry Mancini, Dimitri Tiomkin, Ennio Morricone... entzun eta Blake Edwards, Sergio Leone, Roman Polanski... ikusi ditugu. Aukeraketa gonbidatuaren esku nola ez. Hemen filmen zerrenda: Blake Edwards, Peter Sellers eta Henry Mancini La pantera rosa (1963 Blake Edwards) El guateque (1968 Blake Edwards) Una noche en la ópera (1935 Sam Wood) Dimitri Tiomkin Duelo de titanes (1957 John Sturges) Rawhide (1959 Thomas Carr) Ennio Morricone eta Sergio Leone...
Dakizuen bezala, orain gutxi amaitu da Cannes-ko zinemaldi famatua. Bertan, itxura oso interesgarria duten pelikula mordoska bat estreinatu dira, baina askotan kazetariek diotena gure gustuekin bat etortzen ez denez, donostiako zinemaldiaren zain geratu beharko dugu beste behin, bateren bat Zabaltegi sailera ekarriko duten esperantzarekin.Egia esan ez dut Cannes-koa oso gertutik jarraitu, egunkaria eskuetan nuela berriren bat agertzen bazen bai, begirada bat botatzen nion, baina ez nintzen notizien atzetik bila abiatzen. Orain ordea, dena amaitu denean, interneten begira jardun dut eta bert...