Run DMC eta Prince Vince

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-23 18:33

Puff! Itzuli naiz Beasaingo festak izan ditugun bururik batere izan ez duen asteburu honetatik. Bizirik atera naiz :-) baina fisikoki bakarrik. Izan ere, nire aktibitate neuronala Aznarrenaren pareko da oraintxe, hainbeste alkoholekin burmuinetik edozein bizitza zantzu desinfektatu eta neurona guztiak hil baitzaizkit.

Beraz, gaur gehiegi ez konplikatzea erabaki, eta orain egun batzuk aurkitu nuen bitxikeria batekin nator. Video bat ipini eta lixto! :-)

Beno, bai, videoa ondo dago. 20 urte exkasetan gauzak zenbat aldatzen diren ikusteko balio du eta, hala nola Run DMC ikusteko ere. Dirudienez, adituei asko harritzen die 3000 urtetan egiptoko estiloak horren aldaketa gutxi jasan izanak, beti marrazten eta eskulpitzen zituzten begi berberak, sudur berberak, gorputz berberak...

Gure "zibilizazio" honetan ordea ez da horrelakorik gertatzen. Hemen bi hilabete nahikoa dira bufanda mota bat mundu guztian modan ipini eta zabaltzeko eta beste hainbeste modaz pasatzeko. :-)

Baina videoaren kuriositatea ez da hori soilik. Interesgarriena, Run DMC-ren ekitaldi hasiera bere burua Prince Vince bezala aurkezten duen mutila da, kapel zuriduna.

EZETZ ASMATU NOR DEN!


RUN DMC, Kool Moe Dee, Special K
Uploaded by BobbyMilk

Beno, zihur nago ez duzuela ezagutu, eta ia ezinezkoa dela hala egitea. Beraz, segituan emango dizuet erantzuna, denbora alferrik galdu ez dezazuen.

Tipo hori VINCENT GALLO da!

Vincent Gallo
aktore, zine zuzendari, modelo, musikari... da. Ziur bistaz ezagutzen duzuela.




Nik orain gutxi ikusi nuen irudi ikaragarri onak dituen bere Bufallo '66 filma lagun batek gomendatuta. Baina egia esan, hortik aparte, ez zitzaidan gehiegi gustatu :-(

Hemen duzue filmako zati oso on bat. Vincent Gallo bera eta Christina Ricci fotomatoi batetan. Vincent-ek, senar-emazte aurpegia, maitemindu aurpegia jarri behar duela esplikatzen dio Christinari etengabe. Baina onena, Vincent-en "maitemindu" aurpegia :-)



Azken batetan neska-mutilak, hemen cambio radical-era joan beharrik ez dagoela itxuraz erabat aldatzeko!!
:-)


Utzi iruzkina: