Euskal dantza (II)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-18 15:09

Beno, aurrekoan Pirmin Treku-ren laguntzaz allposters-etik abiatu, eta ingalaterratik pasa ondoren Zarautza iritsi ginen bezala, gaur, urrunerago eramango gaituen antzeko bidaia bat proposatu nahi dizuet, aurrekoarekin erlazionatua gainera. Izan ere, zarauztar dantzariaren arrakastaz beteriko 13 urte horien arduradunetako baten inguruan ere badago zer esan.

Trecu, dantzan hasi bazen eta ospea lortu bazuen, bere gogo eta indarrari esker izan zen ezbairik gabe, baina baita ein handi batetan, maistra izan zuen Ninette de Valois-i esker ere.

16 urterekin

Ninette de Valois, urtetan Diaghilev ospetsuaren baletetan dantzan aritua izan zen, baina ospe internazionala, Ingalaterrako Ballet-aren indartzean egin zuen lanari zor zion nagusiki, Royal Ballet-a eta Royal Ballet School-a sortu zituen besteak beste.

Bere eskuetatik pasatzen ziren garaiko dantzaririk onenak, eta beraien artean nola ez, baita Pirmin Treku zarauztarra ere. Baina aurrekoan aipatu bezala, Pirmin-ena kasu "berezi" xamarra zen bere adinagatik. Pirmin, zaharregia omen zen dantzan hutsetik hasteko, eta hala eta guztiz ere, Ninettek, audizio batetan ikusi, eta beragatik apustu egitea pentsatu zuen.

Baina nolatan?

Dirudienez, Pirmin-en euskalduntasunak zeresana izan zuen guzti honetan.

Ninette de Valois-en ustez, eta baita beste aditu askoren ustez,
DANTZA EUSKALDUNEK BALLET-AREN SORKUNTZAN GARRANTZI HANDIA IZAN ZUTEN

Honela dio Ninette berak Urbeltz-en Dantzak liburuan:

"Euskal Dantzez liburu bat! Ballet klasikoaren hesparru guztietan onartuko den agerkundea izanen da hauxe. Edonork bait daki, izan ere, Euskal Dantzari zenbat zor diogun. Gaurregun ezagutzen dugun Ballet klasikoa hezurmamitu duen arnas iturria ere bera izan bait da, agian.

Royal Albert Hallen azkenengoz ikusi nuen euskal dantzaldiak duela gutxi egindako folk dantzaldi batetan zen, hain zuzen-bat batean, antzinaren besoetan murgilerazi ninduen. eta hantxe nekusan, iduriz, gure dantzaren oinarrizko pauso korapilotsua. Dantza herrikoiak jatorriz duen alaitasun eta disdira nabari zen saio hartan.

Balleteko maisu haundi eta buruargiak ere antzinaren taupada jatorretan oinarritu izan dira dantzaren desarroilorako. Aurrerabidea, inspirazio horren iturri sakon eta ezkutuetan hasten da.

Nik uste dudan bezain ikerlan zabal eta zehaztza baldinbada, zihur baino zihurrago naiz, liburu berri honek zoko ilun asko desestaliko duela, eta Balleta klasikoaren aurrerabidean Euskal Dantzak izan duen eragina behin betiko argituko dela."


Ninette de Valois

Liburu horretan bertan bada gai honen inguruko, Lucile Armstrong dantzari ohi eta folkloristaren artikulu interesgarri bat ere. Zati bat hauxe:

"...XVII. mendeko "Bourrée" eta "Ingurutxo"aren musika antzekotasuna, azpimarratzekoa da; eta, horrenbestez, ingurumari hartan euskal dantzak bere eragina izango zuela ere pentsa genezake. Eta geroago Europako kultur eremu askotan ere eragin hori nabari izan zen, noski.

Violet Alford dantzari haundi eta experimendatuak, Balletaren jatorriak Euskal Herriko dantza pausoekin parekatzea, ez da hain harrigarri eta ezinezko, beraz."


Interesgarria ezta?

Wikipediak dioenez, Balletaren zantzuak urrunetik badatoz ere (noski, toki guztietan dantzatu izan da beti! :-) Frantziako Luis XIV. aren erresuman hartu zuen Balletak gorputza. (Luis XIV. da "Rey Sol" ospetsua)

Eta ba al dakizue non ezkondu zen Luis XIV.?
Donibane Lohizune-n.


Luis XIV. ezkondu zen Donibane-Lohizuneko Joan Bataiatzailearen eliza

Adituen ustez, honek izan dezake euskal dantzek balletan izan omen duen eraginarekin erlaziorik.

Azkenik, honela dio dantzan.com en aurki dudan artikulu interesgarri honek:

"...La estructuración de pasos balléticos, diseñados por Beauchamp en 1661 por orden de Luis XIV, tuvieron una fuente vital en los bailes vascos de aquella época. Un suletino, una mascarada, tienen pasos que son origen de lo que luego sería la gramática de la Danza Clásica. Ésta significó el salto cualitativo de la danza como arte puro, ya que dejaron en su tratado gramatical dos pasos con su nomenclatura de origen: «Pas de basque» y «Saut de Basque» (Paso y saltos de vasco). En toda la terminología balletística no hay una sola reseña a otro pueblo o país. Ninette de Valois, prima ballerina de los Ballets de Diaghalev y cofundadora del Royal Ballet (Ballet Nacional Inglés), descubrió que en el primer Diccionario de Danza Clásica se encontraban 28 pasos de origen vasco..."


Animo neska-mutilak! Zuek ere
barra ondotik urrundu, eta hasi euskaldun dantzari sena ateratzen!


Utzi iruzkina: