Pintura eta Zinea (Dalí eta Lynch)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-06-02 16:25

Musika, musen artea omen da (etimologikoki). Baina ez da hauen lana musika soilik inspiratzea; eskulturgile, pintore eta gainerantzeko artistekin ere nahikoa lan izaten baitdute. Hor ditugu adibidez  artelanez beteriko museoak, musen tenploak omen direnak (etimologikoki orain ere), eta hauetan, dakizuenez, musika gutxi (gutxitxo) izaten da.
Hori bai, Picassok zioen bezala (eta honetaz zertxobait bazekien :-) inspirazioak lanean harrapatu behar zaitu.



Beraz, musenak lan neketsua izan behar du ezbairik gabe, artistei atzetik segika...  :-) eta are gehiago, XIX. mendetik ona! Izan ere, argazkilaritzaren sorrerak, eta honen atzetik etorri ziren zine eta abarrek, agenda gainezka jarri zien musei. Horrela soilik uler liteke horrenbeste artelanen artean fundamentuzko horren gutxi aurkitzea!
(ei! broma da!)

Baina bai, argazkilaritzaren sorrerak, eta batez ere zinearenak, hortzak luze-luze jarri zizkien margolariei esate baterako. Azken batetan, biek irudia dutelako oinarri.

Atzo bertan inauguratu zuten adibidez London-go Tate Modern museoan Dalí & Film izeneko erakusketa.

Harpo Marx eta Dalí

Bertan, Dalí-k zinean izan zituen proiektuen errepaso bat egiten da. Ezagunak dira Dalí-k Buñuelekin batera egindako film desberdinak, eta "Un chien andalou" film ospetsua batez ere, hala nola orain gutxi amaituriko Walt Disney-rekin batera egindako "Destino" laburra.

Gaurkoan ordea, Sir Alfred Hitchcock-en "Spellbound" filmeko zati bat dakarkizuet. Bertan, Gregory Peck amets bat gogoratu nahien dabil, eta berau, Dalí-ri zor diogu. Hitchcock-ekin elkarlanean aritu baitzen pelikula honetan.



Badira ordea bi disziplina hauetan ere lan egin duten beste batzuk,  David Lynch jauna esate baterako

David Lynch

David Lynch bere filmeei esker ezagutzen dugunok harritu samar geratu gara Parisko Cartier Fundazioan eskeini berri dioten erakustarekin, eta ez bere lanak ustekabean harrapatu gaituelako (bere filmeen bide beretxutik doaz), pintore alderdi hau ezagutzen ez geniolako baizik.


Erakusketaren irudi bat

Beno, ni ez naiz erakusketan izan, baina bada youtube-n video interesgarri bat (hau) eta Cartier Fundazioaren webgunean ere David Lynch-ek gidaturiko bisita bat agertzen da, erakusketaren making-of-a, Lynch inaugurazio egunean pianoa jotzen (!!)...

Zoritxarrez erakusketa jada amaitu da :-(
Besteren batetan izan beharko du ba!
Dalí-ren erakusketa ikustera joan gintezkeela amestearekin konformatu beharko dugu! :-)


Utzi iruzkina: