Kategoria: dali
Musika, musen artea omen da (etimologikoki). Baina ez da hauen lana musika soilik inspiratzea; eskulturgile, pintore eta gainerantzeko artistekin ere nahikoa lan izaten baitdute. Hor ditugu adibidez artelanez beteriko museoak, musen tenploak omen direnak (etimologikoki orain ere), eta hauetan, dakizuenez, musika gutxi (gutxitxo) izaten da.Hori bai, Picassok zioen bezala (eta honetaz zertxobait bazekien :-) inspirazioak lanean harrapatu behar zaitu.Beraz, musenak lan neketsua izan behar du ezbairik gabe, artistei atzetik segika... :-) eta are gehiago, XIX. mendetik ona! Izan ere,...
Dalí-ren Iraultza: Salvador Dali - Entrevista por Soler Serrano (1/8) - ZappInternetVideoko 5. minutuan dioena: "..(de pequeño) no podía escribir con ortografía. Entonces una vez escribí la palabra ‘rrrrrevolución’ con cuatro faltas de ortografía. Porque empecé con la rrrevolución con ‘dos erres', naturalmente. Después la ‘be’ no era la que tenía que ser. Después, en medio, sentí que me tenía que parar un poco, ¿no?, y puse una ‘hache’. Y en fín, acabé con una ‘te’ entonces mi padre se metió en cama y dijo: ‘Este chico, pase lo que pase, tiene que morir cubierto de piojos....
1 eta 1 ez dira beti 2 izaten. Batzutan 11 izan liteke emaitza. Ur tanta bat beste ur tanta batekin batzen badugu berriz, ez ditugu bi tanta lortzen, ur tanta handiago bat baizik.Badirudi Youtube-k ere baduela honen berri, eta bi pertsonaia handi elkartzean deskribaezina den zerbait lor daitekenaren adibide garbiak ditu.Dalí + BeethovenAkira Kurosawa + F. Ford Coppola(baina benetan flipatzeko moduko video bat ikusi nahi baduzue klikatu hemen. ni oraindik erabat osatu gabe nago :-)
Aurreko post-ean aipatu dugun Bilboko Guggenheim-ekoaz gain bada beste aire famaturik museoetan. Madrilgo Prado museoan esate baterako, eta hortaz ariko gara gaurkoan.Bertakoak ikusi ondoren kanpora atera, eta hantxe omen zituzten zain ustekabean behin kazetari pilo bat André Malraux eta Salvador Dalí-k. Eta ea zein, zein artelan salbatuko ote luketen galdetu zieten, museoan suteren bat izango balitz. Erantzunak ikaragarriak:André Malraux-ek SUA, bertako SUA salbatuko lukeela.Dalí-k berriz, una respuesta da-li-nia-na!! nola ez:"Pues yo salvaría el AIRE, y más concretamente, el aire qu...
Artista bai, baina pailazoa (zentzu txarrean) eta prostitutoa ere bai (besterik gabe, prostituten ospe txarra garbitzearen alde...)