El Pradoko Airea
Aurreko post-ean aipatu dugun Bilboko Guggenheim-ekoaz gain bada beste aire famaturik museoetan. Madrilgo Prado museoan esate baterako, eta hortaz ariko gara gaurkoan.
Bertakoak ikusi ondoren kanpora atera, eta hantxe omen zituzten zain ustekabean behin kazetari pilo bat André Malraux eta Salvador Dalí-k. Eta ea zein, zein artelan salbatuko ote luketen galdetu zieten, museoan suteren bat izango balitz. Erantzunak ikaragarriak:
André Malraux-ek SUA, bertako SUA salbatuko lukeela.
Dalí-k berriz, una respuesta da-li-nia-na!! nola ez:
"Pues yo salvaría el AIRE, y más concretamente, el aire que Velázquez encerró en "Las Meninas", que es el aire más transparente y de mejor calidad que existe"
:-)
Oso ona!
Dalí-ren erantzun apart honek beti ekarri izan dit burura Oteizak Velázquez-en margolan honetxen inguruan pentsatzen zuena:
"Todo el Renacimiento acaba en la última pintura vacía de Velázquez (Las Meninas) que equivale al vacío-cromlech del neolítico"
Artelan honekin amaitu zen bere ustez Errenazimenduko artearen fasea, eta amaiera hau, nola ez, huts baten bitartez eman, aurre historiako artea euskal cromlech-etan amaitu zen bezalaxe, eta arte modernoa Oteiza beraren kaxa hutsekin amaitu zen gisa berean.
Ez dakit, baina elkarrengandik horren urrun egon ziren Oteiza eta Dalí, non, eta Velázquez-en lan honetan bat egin zutela pentsatzea gustatzen zait. Baten hutsa eta bestearen airea. Ez dakit.
Beste batetan ere honela esango du Oteizak margo hau hutsunean oinarritua dagoelako:
"El estilo final de Velázquez es vasco"
(Meninak margolana. Erdian lerro zuri bat duela, margolanaren erdia soilik dagoela betea azpimarratzeagatik (Bilboko Guggenheim-ean bezalaxe:-))
(Meninen omenezko
Oteizaren eskultura)
Iruzkinak
Amuitz 2007-03-01 00:22 #1
Iaz egon nintzen koadro hau ikusten El Pradon, aretoaren beste aldean Picassoren bertsioa zeukala. Benetan gozatu nuen erakusketa bikoitz hura ikusten. Las Meninas aurrez aurre ikustea izugarria da. Hutsunea, airea, eta pintzelada bakoitza ere.<br />
borthuzai 2007-03-01 08:06 #2
<p>Inbidia latza ematen didazu amuitz. Ni sekula ez naiz izan, baina bete beharreko aurtengo proiektuetako bat da. Bi hilabete hortxe joan zaizkigu, datozen 10etan aukerarik izango al dut.</p>
bewater 2007-03-01 17:45 #3
<p>Earra hi, nik duela bi urte ikusi nian, baina ez nian koadroaren airean erreparatu, agian horretagatik hutsik zegoelako. Halere, dela gutxi Velzaquezen exposicioa zegoen Londreseko National Galleryn eta bertan zeuden maisu honen kuadrorik esanguratsuenak, tartean Meninak...hiru pound patu nizkianbaino ondo patuta...</p>
Utzi iruzkina: