Euskal dantza (I)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-16 19:27
3

Beti interesatu izan zait euskaldunok kanpoan dugun irudia zein den ezagutzea. Kanpotarrek “Euskadi” eta “euskaldunok” nola ikusten ote gaituzten. Zer egin ez dakidala nagoen askotan ekiten diot interneten “basque” jarri eta xelebrekeriak bilatzeari. AllPosters-en “basque” ipini ezkero adibidez, azpiko argazkia topatzen da, kontxako barandila eta bestelakoen artean.

Argazkiaren izena hau da:
Basque Refugee Children from Bilbao Crowd the Deck of the Barcelona Liner Habana

Eta berarekin datorren testua berriz:
"Basque refugee children from Bilbao crowd the deck of the Barcelona liner Habana as it docks at Southampton, England, this morning, May 23, 1937"

Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz.
Argazki tristea dudarik gabe. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik tristeenetarikoa.

Eta argazki honi begira, haur haietaz zer izan ote zen galdetzen diot ene buruari. Nola egin ote zuten aurrea. Negargura ikaragarria sortzen zait.

Azpiko argazkian ere euskal haur hauetako batzuk ageri dira Carshalton-go aterpetxean:

hemendik hartua

Goikoak, lehengo haur berak dira urte batzuk beranduago, 7 bat gutxi gora behera, eta beraien artean Fermin Aldabaldetreku Arruti aurkitzen da (12. zenbakia).

Honela ematen zuen Ferminek bere ibileren berri:

"...La Habana izeneko barku batean joan ginen 4.000 errefuxiatu, denak goseak. Oroitzen naiz itsasontzian behin pastela eman zigutela eta guk maletan gorde genuela, badaezpada, Ingalaterran gosea pasatuko genuenerako. Bi arrebak nirekin zihoazen, Elik hamabi urte zituen, Lorek bederatzi, eta nik zazpi. Haiek nik baino gehiago sufritu zuten, ni inozente bat nintzen..."

Ingalaterran, aurrena Southamptonen eduki gintuzten, kanpamentu batean. Hiru hilabeteren ondoren Ingalaterrako kooperanteen elkarte batek hartu eta Kent konderriko etxe batera eraman gintuen..."

"...kolegio hartara iritsi, eta kolegio hartatik berriz ere Canterburyra errefuxiatu beharra. Ondoren, gerra purian-purian zegoela, kolonia espainiarrera eraman ninduten, hamalau urterekin. Kolonia hartan ikasi nuen gaztelera..."

Goiko argazkian hortaz Ferminek 14 bat urte zituen. Bere gurasoen historiari buruz berriz honela diosku:

"...Erresuma Batura joan ginenean, haiek Parisera joan ziren, Mexikora abiatzeko asmoarekin. Bisitan etorri zitzaizkigun, eta, Erresuma Batuan ondo geundela ikusi zutenez, bertan geratzeko agindu ziguten, Mexikotik deituko zigutela hara joan gintezen geu ere. Halaxe egin zuten, baina, Mexikora joateko maletak prest genituenean, II. Mundu Gerra hasi zen eta bidaiak egitea debekatu zuten. Erresuma Batuan geratu ginen, beraz, eta aita Mexikon hil zen. Ama Zarautzera itzuli zen 1944an. Senideak hemen zeuzkan, eta aitarik gabe eta beste hiru umerekin etorri zen: Itziar, Imanol eta Iñakirekin..."

Fermin Aldabaldetreku

Istorio latza Ferminena. La Habana itsasontziko haur guztiena bide batez.
14 urte eta bi gerrate bizkar gainean.

Bi gerrate bizkar gainean, baina baita gogo eta hanka gogorrak ere Ferminek. Izan ere, argazkiko 14 urte horiekin hasi zen Fermin Aldabaldetreku dantza klasikoa ikasten (zaharregi adituen ustez eta kapritxo bat familiakoentzat), eta

17 URTEREKIN PIRMIN TRECU BEZALA ROYAL BALLET-EKO DANTZARI NAGUSI IZATERA IRITSI ZEN!!!!!!!!!!!

Arrakasta handiko urteak izan ziren Pirmin-entzat ondorengo urteak. 30 urte zituela lesio batek karrera eten aurretik munduko antzoki garrantzitsuenetan dantzatu zuen eta ingalaterra aldean oraindik ere bere paper ezagunenak gogoan dituzte.
Decían que se notaba que yo no era inglés: ponía más temperamento” eta  “En Inglaterra digo que soy Pirmin Trecu y se abren puertas. Aquí no me conocen” zizkioen besteak beste.

Lesioaren ondoren dantza akademia hospetsu bat ireki zuen Oporton. Han pasa zituen ondorengo 40 urteak.
2003an berriz Zarautzera itzuli zen, eta handik hiru urtetara zendu zen.

Pirmin Trecu 1930-2003

Informazioa honako hauetatik hartua:
- argia
- berria
- dantzan

Hurrengo post-ean jarraipena.
Oso-oso interesgarria. Benetan!
(beno, niretzat behintzat bai :-)

oier

oier 2007-05-16 23:01 #1

Bai, Habana barkuan erbesteratutako umeen historiak oso interesgarriak dira borthuzai, eta Pirmin Trekurena pelikulakoa. Nik Urbeltzen "Dantzak" liburuan Luis Iriondok idatzitako hitzaurrean izan nuen lehen aldiz Pirmin Trekuren berri. Luzaroan ibili nintzen Trekuren arrastoaren atzetik, eta halako batean Portugalen zegoela jakin nuen, hain zuzen ere erretiroa hartzera zihoala eta Portoko egunkari batean egin zioten artikuluari esker. Gero, gure lagun Xabier Etxabe zarauztarra Porton izan zen Pirmini bertan egin zioten omenaldian dantza egiten, eta harrezkero Xabierren bidez jarraitu nion pista Pirmini. Zarautzen egon zuen denboran saiatu ginen han eta hemen zarata apur bat ateratzen, baina merezi baino oihartzun gutxiagorekin joan zitzaigun susmoarekin geratu ginen. Azkenengoz Etxabek esan zidanagatik aurten oroimen ekitaldiren bat egiteko asmoa dute Zarautz aldean.

Habana barkuari buruz, datorren asteburuan (maiatzaren 26an) egingo da Londresen barku horretan Ingalaterrara iritsitako gerrako umeen abentura gogorarazteko ekitaldi bat. Makina bat kontu interesgarri izango dituzte kontatzeko Londresen bilduko direnek!

Xabier Etxabe

Xabier Etxabe 2007-05-17 10:32 #2

Oierrek esan bezala, badugu asmoa Zarautzen Pirminen omenez ekitaldiren bat antolatzeko. Batik bat familiari eta ingurukoei begira antolatutakoa izango da; bai aurrekontu eta bai egitarau aldetik, xumea.

Uztailean betetzen da urtebete Pirmin hil zela, eta buelta horretan izango dira ekitaldiak. Oraingoz, Pirminen inguruko hitzaldi bat daukagu erdi-lotua (harekin harreman estua izandako idazle batek emango luke hitzaldia, batik bat haren erbesteko esperientziak kontatuz). Gero, Pirminen bideo eta argazkien emanaldi bat egingo genuke. Argazki-erakusketa ere izango da. Ekitaldi horiek guztiak Euskalduna tabernan izango dira. Dena den, berri gehiago dugunean jakinaraziko dut "dantzan.com" foroan.

Xabier Etxabe.

borthuzai

borthuzai 2007-05-17 19:54 #3

mila esker oier ipini dizkiguzun erreferentziengatik. Ni ere zurekin erabat ados nago, merezi adinako traturik inondik inora ere eman ez genion ustearekin.

Eskerrak Xabier Etxabe eta zarauztarrak zor hori kitatzen saiatzen ari diren!

Gertutik jarraituko ditut Pirmin-en omenaldiaren inguruko kontuak eta izango dute blog honetan, merezi adinako tartea noski.

mila esker bioi

Utzi iruzkina: