El Español de la Historia
Askotan izaten dugu lagun artean halako eztabaida
antzu xamar bat. Batzuen ustez, zapatu gauetan hortik ibiltzen garen gure lagunartea arraroa da, guk izaten ditugun elkarrizketa eta eztabaidak ez dira normalak, edo
ohikoak behinik behin beste kuadrilen artean. Ez dakit, de rarillo noala iruditu liteke agian, baina ez da nire intentzioa, benetan.
Lagunarteko batzuk hala diote, edozer txorradakin paranoia handiegiak montatzen ditugula... Beste batzuon ustez berriz ez da horrela, besteen
elkarrizketa gaiak zeintzuk diren oso ondo jakin ez arren, gureak beste
mundukoak ere ez direla uste dugu, eta ezer izatekotan gainera, besteak, jendea dela erotuta dagoena, eta ez gu :-) Benetan! ;-) Jendea hortik borroka bila ibiltzen da...
Beno, total, Antena3-eko El español de la Historia
programak arrazoia eman digula gainerantzekoak direla erotuta daudenak esaten dugunoi. :-)
Bertako emaitzak hemen dituzue. Eskertuko nizueke bertara begiradatxoren bat
botatzerik bazenute, seguru flipatuko duzuela eta. Nik behintzat hala egin nuen,
baina ondoren, ez nekien parrez edo negarrez hasi.
Hauek dira lehenengo batzuk:
1.- Juan Carlos I
4.- Doña Sofia
5.- Adolfo Suarez
7.- Felipe Borbón
15.- Doña Letizia
20.- Fernando Alonso

29. postuan adibidez Rocio Jurado dago, eta 31.ean Velazquez.
32. berriz, Isabel Pantoja eta ondoren Ortega y Gasset eta Unamuno

Benetan, zer iruditzen zaizue zuei? Farregarria ala negargarria?
Nik uste dut gauza batzuk behintzat garbi uzte dituela ikerketa honek:
- Espainiarrak monarkia zaleak direla.
- Inkesta egin duen GfK EMER etxeak ez duela batere fidagarritasunik.
- Inkesta egin dutenek ez dutela perspektiba historikorik. Izan ere, lehen 10 etatik 5 oraindik bizirik daudenez, espainiaren urrezko aroa bizitzen ari ote gara? (eta ni konturatu ere egin gabe :-)
eta aurrekoaren ondorio bezala, noski:
- Hezkuntza sistema txarra dugula.
Baina beno, ez dakit nik sentsazionalismoa besterik bilatzen ez duten antena3-eko telebista saio bakar batetik ere ondorio sakonik atera dezakegun. Agian oker nabil ondorioak atera nahiean, ezta? Agian bai. Agian orain ere tontakeria batengatik emparanoiatzen ari naiz :-)
Ah! eta noski, euskaldunek ere badute zerrenda horretan beraien lekua. Begira, begia!:
24.- Miguel Indurain
34.- Miguel Unamuno
48.- San Ignacio Loyola
50.- Juan Sebastian Elcano
68.- Telmo Zarraonaindia "Zarra"
83.- Eduardo Chillida
Ba hori...
Sonrisas y Lágrimas
Iruzkinak
Sugoi 2007-05-28 21:18 #1

Bueno espainolen gustuak eta ideiak alde batera utzita, bestela berotzen naiz, adibidez, Francisco Franco 22. postuan ikustean... harrigarria iruditzen zait inkesta horretan isladatzen den inkultura:

3. Cristobal Colón - Genovan jaio zen, Italian (ziurra ez den arren, probableena). Y de paso, valiente cabrón.

55. Domenikos Teotokopoulos - Cretan jaioa, Grezia.

64. Alfredo Di Stefano - Buenos Aires, Argentina.

Ez dakit zer esan... oso negargarria da edo nire kontua baino ez da? Benetan, abesti batek zioen bezala... ESPAÑA HUELE A CULO...

itziar 2007-05-28 22:42 #2
nik eztet sinisten ranking hortan... bo, eztet uste hola danik. Gañea batzuk eztia horren ezagunak ezta? nun dao paco porras? eta tamara? nik uste holako jendia ezagunagua dala!

2007-05-29 12:15 #3

41.- David Bisbal

43.- Camaron

...hay k joderse...

indezent 2007-05-29 12:16 #4
ni izan naiz... ;)
Lutz Long 2007-05-29 12:56 #5

Tira, hori, parte hartu dutenen ignorantzia eta katetismo ezin handiagoaren islada besterik ez da. Ez zaio interpretazio konplexuagorik bilatu behar.

Kantarien lehiaketa batean Bustamante irabazleen artean badago, eta Ana Obregon bezalako izaki bat emakume desiratuenen artean hauta badezakete, zergatik ez da izango Erroman jaiotako errege mitrofaniko bat historiako gizakirik garrantzitsuena?

borthuzai 2007-05-29 20:41 #6
e? emaitza flipantek, baietz?

baina interesgarria litzateke baita ere historiako euskal pertsonaiarik garrantzitsuena aurkitzeko antzeko inkesta bat egitea. Emaitza zentzudunagoak lortuko al genituzke akaso? Ez dakit ba nik...

1.- Ibarretxe
3.- Karlos Argiñano
2.- Iñaki Perurena

Gainera Euskal Kantarik Onena aurkitzeko antzeko saio bat egin zen! Eta zeinek irabazi zuen?
Xalbadorren Heriotzean-ek?
Beno, beno, dut-en edozein baino obea?

Begira Lopetegiri zer gertatu zitzaion emaitzen berri izan zuenean!

<object height="350" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/kWYXACL-rZA"><param name="wmode" value="transparent"><embed src="http://www.youtube.com/v/kWYXACL-rZA" type="application/x-shockwave-flash" height="350" width="425"></object>
Lekesan 2007-05-31 17:33 #7
beno ba...eskerrak ez direla ipini Xabier de Jaso A.K.A Francisco Javier (Pakito) bere lehenengo amar artean ze....Gainera Historiaz jarduntzen ba dira jakingo dute erregeren artean Carlitos baino askoz gehiago interesgarriak izan zirela Felipe VII'garrena edo Carlos V'garrena.
Eta Pako txikia (bahamonde Jauna....) ahin atzean ikustea...ez dakit ba....

Utzi iruzkina: