Kategoria: chillida
Askotan izaten dugu lagun artean halako eztabaida antzu xamar bat. Batzuen ustez, zapatu gauetan hortik ibiltzen garen gure lagunartea arraroa da, guk izaten ditugun elkarrizketa eta eztabaidak ez dira normalak, edo ohikoak behinik behin beste kuadrilen artean. Ez dakit, de rarillo noala iruditu liteke agian, baina ez da nire intentzioa, benetan.Lagunarteko batzuk hala diote, edozer txorradakin paranoia handiegiak montatzen ditugula... Beste batzuon ustez berriz ez da horrela, besteen elkarrizketa gaiak zeintzuk diren oso ondo jakin ez arren, gureak beste mundukoak ere ez direla uste dugu, ...
Askotan, "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau" esaera zaharrari kasu gehiegi egiten diogu eta gure etxe kanpoko intxaurrondoaren fruitu ximelak Piamonte-ko trufen gisan tratatzen. (Piamonte = Pie monte = Alpe = Ar-pe = Harri- Pe = Harri azpia?)Ez dakit ulertzen didazuen. Esan nahi dudana da, batzutan, gure komunitate txiki honetako pertsonaiaren bat besteengandik gailentzen denean, munduaren nagusi bihurtzen dugula ziztu batetan, "gutasunare" arrokeriaz, kanpokoarekin benetan aurrez-aurre jarri gabe. Ez da hau ordea Eduardo Chillidaren kasua. Taschen editorial ezagunak "Sculpture...
Bizitzan bi eratako pertsonak daude, gauzak bi multzotan banatzen dituztenak, edo bi multzotan banatzen ez dituztenak.Ni bigarren multzokoa izan naiz beti (ikusten denez ;-), hori bai, beti banatzen nituen gauzak bi multzotan, ei! baina nire barnerako, e? ni oso edukatua naiz! nik ez dut jendea klasifikatzen... badakizu, oso tolerantea naiz, denok bat gara...Baina beno! Aitortu behar badut, Tintin irakurtzen zutenak aburritu batzuk ziren, ni Asterix zalea nintzen. Benito Lertxundi berriz, puto txapas! bere ahots ronko ariketa horiekin... Gora Laboa tio! Eta Guns n´ Roses!? bueno...