Eduardo Chillida (etxeko intxaurrak hamalau)
Askotan, "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau" esaera zaharrari kasu gehiegi egiten diogu eta gure etxe kanpoko intxaurrondoaren fruitu ximelak Piamonte-ko trufen gisan tratatzen. (Piamonte = Pie monte = Alpe = Ar-pe = Harri- Pe = Harri azpia?)
Ez dakit ulertzen didazuen. Esan nahi dudana da, batzutan, gure komunitate txiki honetako pertsonaiaren bat besteengandik gailentzen denean, munduaren nagusi bihurtzen dugula ziztu batetan, "gutasunare" arrokeriaz, kanpokoarekin benetan aurrez-aurre jarri gabe. Ez da hau ordea Eduardo Chillidaren kasua.
Taschen editorial ezagunak "Sculpture-From Antiquity to the Present Day" 1150 orrialdez osaturiko liburu mardula argitaratu berri du eta bertako 1050 eta 1051 orrialdeak eskulturgile donostiarraren lanari eskeiniak daude "Chillida: The Shaping of Metal" izenburupean (hemen daukazue bertako idatzia). Henry Moore-ek esate baterako orrialde bat gehiago soilik du beretzat.
Chillidaren hiru eskulturen argazkiak ere badatoz bertan. Nik interneten horietako bi topatu ditut:
Música Callada, 1935
Yúnque de sueños, 1962
Ez naiz ni Eduardo Chillida Junategui-n aditua, baina liburu honetako artikulu honen azken esaldiarekin geratzen naiz:
Chillida became the builder of the Invisible.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: