Bizitzako dikotomiak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-04 19:33

Bizitzan bi eratako pertsonak daude, gauzak bi multzotan banatzen dituztenak, edo bi multzotan banatzen ez dituztenak.

Ni bigarren multzokoa izan naiz beti (ikusten denez ;-), hori bai, beti banatzen  nituen  gauzak bi multzotan, ei! baina nire barnerako, e? ni oso edukatua naiz! nik ez dut jendea klasifikatzen... badakizu, oso tolerantea naiz, denok bat gara...

Baina beno! Aitortu behar badut, Tintin irakurtzen zutenak aburritu batzuk ziren, ni Asterix zalea nintzen. Benito Lertxundi berriz, puto txapas! bere ahots ronko ariketa horiekin... Gora Laboa tio! Eta Guns n´ Roses!? bueno, hoiek txarragok dituk etzekiat zer baino! Iron Maiden tio! Hoiek dituk onak! Eta Fermin Muguruzan eta dut-en diskoa? Fermin mierda bat dek, dut dek la puta polla! Ez haiz enteratzen txo!

Eta Oteiza edo Chillida?
puff! Hortxe harrapatu nauk!
Ez dakit zergaitik baina betidanik Oteizaren aldeko aukera egin nuen subkonszienteki, bien lana ezertxo ere ezagutu gabe (konszienteki begiratuz, bere "kontra" edo "anti" guzti hoiengatik izango zen ziur aski. Oteizak Chillidagatik zioen bezala, francoren garaiak elkarrekin abanguardia pasa... eta gero: "Cómo ha podido caer tan alto"). Ondoren, Oteizaren lanak irakurtzen hasi eta liluratu egin ninduen. Hiru-lau bat urte pasa ditut bere argiari begira, eta bere "El libro de los plagios" liburua irakurrita gainera are eta gehiago noski.
Baina iritsi da nik ere Chillidari besarkada emateko. Ez dakit ondorengo argazki hauek dikotomia hau apurtzen hasteko erarik honena den, proiektu honen polemika tarteko... baina beno, argazkitan sikiera polita da ideia.









Argazki hauek Chillidaren Tindayako proiektuarenak dira. Oso politak ene ustez.

Eta argazki hauei begira, aipatu ditudan dikotomien inguruan hasi naiz pentsatzen. Non sortzen da gauzak bitan banatzeko ideia zoro hori? Argazkietan ikusten den Argia eta iluna ikustean agian? Ilargiak Eguzkia nola garaitzen duen ikustean? Bizitza eta heriotza sentitzean? Materia eta Hutsa bizitzean? Ez dakit.

Agian hobe litzateke Krutwig-en zioen bezala gauzak bitan ordez hiru multzotan banatzea, garuneko emisferioan bezalaxe. Bata razionala, Hermetikoa eta bestea sentimenena edo, Dionisiakoa, tartean ordea Copus callosum-a edo bien arteko zubia, Apolineoa.

Apolo bi ertzak batuz.

Agian hobe litzateke gauzak horrela ikustea bai, bi multzo desberdinekin, baina elkartzen dituen beste batekin. Ez litzateke irakaspen txarra. Ezta bate ere.

Hori bai, Fermin puta mierda bat izango da beti!
Hortik ez naiz pasatzen! ;-)


Utzi iruzkina: