Outkast eta Eskupelota (?!)
Aste Santuko opor hauetan izan naiz lehenengoz
Artium-en. Bertan hiru erakusketa interesgarri ikusteko aukera izan dut.
Nik, Maitatu, pentsatu eta eutsi... erakusketan aurkitu ditut
gehien gustatu zaizkidan lanak (besteak ere oso-oso interesgarria dira). Beti
asmatzen duen Bill Viola-ren lan bat, Txomin Badiolaren beste bat… eta baita
beste mordoska bat ere. Eta guzti hauen artean, zur eta lur utzi nauen Doug
Aitken artista amerikarraren instalazio bat.
Ez nuen aurretik artista amerikar honen lana ezagutzen, eta asko gustatu zaidala aitortu behar dizuet. Wikipediak dioenez sari asko irabazia da (1999ko Veneziako Bienala barne) eta MOMArako ere ikus-entzunezko lan erraldoi bat espreski egina du.
(60 seg.ko trailer-a)
MOMA-ko kanpokaldea
Gasteiz-en ikusgai duen Interiors (2002) lanean berriz, hiru pantaila aurki ditzakegu (azpiko irudian agertzen den bezala). Bakoitzean pertsona baten bideo irudiak
agertzen dira, lehenik lasaiak (paisaia bati begira, oinez…) eta ondoren,
creccendo baten bitartez, eta hiru pantailak sinkronizaturik, pertsonaia bat
klaket-a dantzatzen hasten da, beste bat rap-eatzen… Zarata handi horren osteko
lasaitasunarekin amaituz. Eta berriz ere hasten da dena beste pertsonaia
batzuekin. Oso intentsoa dena. Oso ona.
Kontua da, rap-eatzailearen aurpegia ezaguna egiten
zitzaidala. Ez nago ni mundu horretan sartua, baina badut rap zale itsu-itsua
den lagun bat eta haren bitartez ezagutzen ditut bertako kontuak. Beno, ba
interneten begira, rap-eatzailea Outkast taldeko Andrea3000 dela ikusi dut!
Gogoratzen beraien “Hey ya!” abestia? Ziur baietz!
Eta ez hori bakarrik, hiru pantailetan agertzen zen
pertsonaietako bat (eta post honen izenburua irakurriz erraz asko asma
dezakezuenez ;-) ESKUPILOTA JOKATZEN ZUEN!
Gure artean horren erroturik dagoen
joko honen hots eta perkusio erritmoez baliatzen da Doug Aitken bere
instalaziorako. Kasu honetan hori bai, jokalaria, estilo handiegirik gabeko
neska lirain bat da, eta soinean, winbeldon estiloko niki eta gona motz zuri
batez gain, eskularruak ere badaramatza! Eskupilota Eskularruaz!? Benetan! :-O
Gero ikusi dut interneten eskupilota edo handball-a
ez dela guren bakarrik ezaguna. 60-70 hamarkadetan New York-en ezaguna egin zela
irlandar etorkinen eskutik… Gainera, Txinatar, australiar, galestar eta beste hainbat eretara jokatu omen liteke. (begira, begira!) Oso kuriosoa.
Eta horren frogak ere badaude interneten, noski!
- AEBko hadball elkartea
- Handball pilotak
- Estrategi eta teknika liburua :-)
- Argazkiak
Eskupilota Chinatown-en
eta VIDEOAK NOSKI!
Brooklyn-en grabatua
Iruzkinak
Utzi iruzkina: