Aste Santuko opor hauetan izan naiz lehenengoz Artium-en. Bertan hiru erakusketa interesgarri ikusteko aukera izan dut.Nik, Maitatu, pentsatu eta eutsi... erakusketan aurkitu ditut gehien gustatu zaizkidan lanak (besteak ere oso-oso interesgarria dira). Beti asmatzen duen Bill Viola-ren lan bat, Txomin Badiolaren beste bat… eta baita beste mordoska bat ere. Eta guzti hauen artean, zur eta lur utzi nauen Doug Aitken artista amerikarraren instalazio bat.Ez nuen aurretik artista amerikar honen lana ezagutzen, eta asko gustatu zaidala aitortu behar dizuet. Wikipediak dioenez sari asko irabazia ...