Arte Sormenaren 3 pauso
Gauza kuriosoa da arte sormenarena ezbairik gabe. Bai jauna. Artistak, artelana sortu egiten dut. Puff! flipantea, ez esan ezetz! :-)
Batzutan artistak, ezagutzen dituen material edo teknologiak erabiliko ditu artelan berri bat osatzeko, beste batzutan berriz, ordurarte baztertua izan den "akats" edo bestelako zerbait erabili lezake artelana sortu eta dena "hankaz gora" edo jartzeko, eta beste batzuetan, azken aurrerapen teknologikoek eskeintzen dizkioten aukerez aprobetsatuko da adibidez. Badira baita ere beste mila kasu noski.
Baina beno, gaurkoan sormenaren hiru aukera horietatik adibide bana dakarkizuet.
Historiako lehen kamara geldoa (cámara lenta, slow motion) omen dena. Zinearen historiako lehen 60 urteetan inori ez zitzaion bururatu ordurarteko teknikaren erabilpen hau egitea. Akira Kurosawa-ren Zazpi Samuraiak filmetik: