Ni al naiz zure ni?

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-04-17 18:50
3

Ez naiz ni oso argazki zalea, ez naiz eta oso fotogenikoa (ni agertzen naizen argazkietaz mintzo nintzen noski:). Beno, hala iruditzen zait niri behintzat, argazki guztietan gaizki ateratzen naizela. Ez dut nire buruaren irudi hori. Gutxi gora behera, nork bere ahotsa ezagutzen ez duen era berean, you know. Baina egia esan, nik nire buruaz dudan imagina ere ez da oso-oso zuzena izango ziurrenik, zeren eta ispiluak aurpegiaren aurrez aurrekoa erakusten digu soilik, eta ez dakigu gure itsura perfilez… zein den. Eta dena esan behar bada, ispiluak ere ez ditut oso gustuko. Ez dakit, hotzak dira, ez dute sentimendurik. Beraientzat ez dago ez goizeko 5.00ik, ez burukominik, ez examin bezperarik, ez konprensiorik… ez ezer. Gauzak beti hotz, zuzen (zuzenegi), aurkezten dituzte.

Nire arreba berriz bai. Nire arreba argazki zalea da (aurkakoak gara ia denean). Eta orain, ordenagailu berria erosi duela eta, argazki zaharrak eskaneatzen hasi da jo ta ke. Eta zer nahi duzue esatea ba, gauza polita da, asko gustatu zait garai bateko argazki zaharrak ikustea.

Azpiko hau adibidez ni naiz, 1980 urte inguruan.

Ke kaña. Ume hori ni naiz.
Ez naiz argazki hori atera zidatela gogoratzen, ez dut etxe horretan bizi izandako oroitzapenik (urte horretan aldatu ginen etxebizitzaz), ez naiz ezertaz gogoratzen. Baina NI NAIZ. Ke kaña. Eta egia esan, argazki honek zer pentsatu eman dit.

Zelulak adibidez. Bai, bai, zelulak. Argazki horretan agertzen diren nire zeluletako zenbat izango ote ditudan oraindik soinean. Ez dakit, ez naiz biologoa, baina zelula batzuk hil eta beste batzuk sortzen dira gure barnean, eta beraz, posible da nire gorputza ehuneko portzentaia handi-handi batetan berregina egotea. Eta baita burmuinekoak ere, argazki horretan buruan izango nituen neurona apurrak orain ez izatea, beste batzuk baizik. Argazkiko nire gorputzaren eta oraingoaren artean ezer askok berdin iraun ez izatea. Eta hala eta guztiz ere, NI NAIZ!!!
Pff! SINESTEZINA!

ZE FLIPANTEA ADN BIZITZA!!

(post honen izenburua, dut taldearen lehen diskoko lehen abestiaren izena da. dut-en azken lanaren zati bat entzun nahi baduzue Hondarra (2004 urtekoa!!), klikatu hemen. Nik behintzat ez nuen entzuna!)

indezent

indezent 2007-04-18 11:51 #1

Norberaren ahotsa grabatuta entzutean ez gustatzearen arrazoia gure buruan ezberdin entzuten dugulako da, hori denok dakigu baina argazkitako gure itxura ez gustatzeak ere badu bere arrazoia. Lagun batek kontatu zidan behin eta egia esan arraoia duela iruditzen zait:

Guk ezagutzen dugun gure aurpegia ispiluan ikusten duguna da eta hori da ezagutzen duguna, ohituta gaudena baina hori ez da gure aurpegia, inbertitua dago. Gure aurpegiak ez dira simetrikoak izaten sekula eta ispiluan begiratzean bi aldeak aldatu egiten ditugu horrela gure aurpegia aldatuz. Argazki bat ateratzean ordea, gure benetako aurpegia ikusten dugu, besteek ikusten dutena eta ohituta ez gaudenez ez zaigu gustatzen. Horretan ere engainatuak bizi gara.

Nik hala ere, zuk bezela, nahiago dut ispilukoa argazkietakoa baino. Mas vale malo konozido...

bewater

bewater 2007-04-18 17:20 #2

Hi lasai borthuzai, zelulak ez dakit zenbat izango dituzun ordungoan, baina burua lehen bezain handia duzu, ja,ja,ja...umeen buru handiez hitz egitea ere ez legoke...denak kriston buru handiak dira, oso graziosoa asuntoa.

Teori polita Indezents...

borthuzai

borthuzai 2007-04-18 20:13 #3

mmm... itsura ona hartzen zioat nik'e teoria horri...
(abrasebisto bewater! Nere blogean horrelakoak entzun beharra ere! ;-)

Utzi iruzkina: