Bi galdera eta erantzun bat
1.- Batzutan, Maiatzean, udazkenaren bila abiatu
den hego haizea galdu eta ustekabean aurrean paratzen zaigu, beste batzuetan
berriz, neguko euria udan. Baina, non galdu ote dira aurtengo honetan
hodeiak bidean?
Ez erantzun, utzidazu pentsatzen maitia, … badakit, zure bila galduko ziren Parisko kale meharretan zehar, noraezean, rue Lecourbe-tik rue de Vaugirard-era, eta handik ezagutu gineneko plaza txiki hartako kafetegira. :-(gogoan dut oraindik txantxetan “mon amour!” esan zenidan lehen aldi hura, eta nik sinistu gainera). Etxe azpiko dendariari ere galdetuko zioten ziurrenik zure berri ba ote zuten, ikusi ote zizuten bizikletan pasatzen dantza klaseetako malla gorriez asteartero bezala, eta berak, kafeak ez zuela usain berbera alde egin genuenetik (zenuenetik) eta kaleetako argiek ere indarra galdu zutela tristuraz, penaturik, baina zorionez, gauetan orain maitemindu gehiago ausartzen direla musu ematera bazter ezkutuetan. Asko gustatzen zitzaizun euria egitea, hilea euritan bustitzea, aterpeetan babestea.
2.- Eta orain beste kontutxo bat ;-) Aurreko batetan lagun batekin pelikulez… hizketan, erantzunik aurkitu ez genion galdera tonto bat otu zitzaigun. Ez dakit zuek lagundu gaitzakezuen. Beno, hauxe da ba: Zergatik egiten dira trilogiak? Edo hobe esan, zergatik izaten dira beti trilogiak gai edo tematika baten inguruan egiten diren pelikula multzoak? Zergaitik ez bilogiak, tetralogiak, pentalogiak…? Zergaitik 3 ?
Ez dakit zuei zer irudituko zaizuen.
Iruzkinak
zuri-zuri 2007-01-10 23:24 #1

Sekula ez zait trilogiena burutik pasatu ere egin. Hala ere, ez dut inoiz bilogia, tetralogia eta pentalogia hitzik entzun. Esatea ere arrotz egiten zait. Dagoeneko sortu dute, bada, arau zinematografiko bat; baina arauak hausteko daude. Egungo gazteok izan gintezke trilogien tradizioa hauts genezakeenak.

Gaiei dagokionez, zera aurkitu dut:

"Originalmente, una trilogía era un conjunto de tres obras en las que el autor desarrollaba una idea o concepto, sin que las obras tuvieran necesariamente un nexo común aparte del conceptual".

"Con el tiempo, y sobre todo en el campo de la ciencia-ficción y la fantasía, se ha producido un curioso efecto degenerativo de índole comercial en el concepto de trilogía. Hoy por hoy, ya no se trata de una obra concebida y desarrollada en tres partes, sino de una historia contada en tres entregas, de tal modo que la estructura clásica de planteamiento, nudo y desenlace se trasfiere al primer, segundo y tercer volumen de la trilogía de forma casi literal, obligando al sufrido lector a comprarse tres voluminosos (valga la redundancia) volúmenes de los cuales buena parte del texto suele ser simple relleno".

Betiko leloa: dirua. Zinea garestia izango ez balitz, literaturan ere liburu bakarra erosi beharrean hirurak erostera bultzatzen gaituzte. Laster, nork bere etxean hitz egiteagatik ere ordaindu beharko dugu.

borthuzai 2007-01-11 09:28 #2

Uau tia! Eskerrikasko. Hauxe zen zehazki behar nuena. (sekula pentsatu duzu mentea irakurtzeko gaitasunik duzunik…:-).

Guk, hipotesi fantastiko xamarrak genituen eta horregatik ez genien zentzu handiegirik topatzen: 3 zenbakia garrantzitsua dela kristautasunean (aita, semea, espiritu santua) eta horren ondorio zela. Ezetz, Tesis-Antitesis-Sintesis prozesuagatik zela baizik.

Badakizu, asteburu gauetan ez da dena buru-argitasuna izaten prezisamente.

indezent 2007-01-11 10:05 #3
Hi, lehenengo testua hirea al dek? latza!
borthuzai 2007-01-11 11:16 #4

Ya, batzutan inspirazioak behatzak teklatuan ditudala harrapatzen nau.

i eme 2007-01-11 11:42 #5
kristautasuna, tesis, antitesis, ... askotan barraondoko elkarrizketak horrelako hipotesis konplikatuak ekartzen dizkigu baña dena sinplegoa da: zuri-zurik dion bezala, dirua.
Indezent'ekin bat nator... hitz ederrak hasierakoak.

bewater 2007-01-11 19:34 #6

Nire ustez zineak literaturari lapurtuko zion trilogien kontua eta literaturan zergaitik egiten diren trilogiak ba comienzo, nudo y desenlace egiturak zeresan asko izan lezake. Greziako literaturatik hasita eta mendebaldeko istorio gehienek egitura hori izan dute eta baliteke hortik etortzea tendentzia hori. Asiako kultura askotan egitura hori ez da horrenbeste erabiltzen eta badirudi horregatik ez ditugula gustura hartzen bertatik datozen istorio asko (hau nonbait irakurri nuen, aurrekoa dena inbentada torera).

Halere, Kill Billen kasuan Tarantinok Volumen I eta II atera zituen. Dena den, badirudi hori egitearen arrazoia Tarantinoren pelikularen luzeera dela, dena batean egiteko asmoa zuen, baina luzeegia zenez, bitan banatu zuten eta egia esan, oso txukun geratu zaio.

Istoriako trilogiarik onena, halere, El Padrino da ezbairik gabe (nire ustez betiere). Eta Zuena?

indezent 2007-01-12 09:13 #7
inbentada torera... ze, bildurre eman behar dik de kultureta jutea altura hauetan? jajaja
borthuzai 2007-01-12 09:55 #8

It’s a very interesting point of view bewater. Although, as you said, maybe in the first part everything is not true… (but don’t worry because I think that nobody will say anything against that completely believable theory, you know, our knowledge is limited and I’m sure that nobody will check it in the web ;-)

And you ask us about our favourite trilogy. Puff! I don’t know. If I tell you the truth, I have seen parts of some trilogies, but never a whole one! (neither The God Father nor Star Wars, The Lord of the ring, Indiana Jones, Regresation to the future, Tiburón, Rocky, Rambo. None of them!) So I’m afraid I’m not the correct one to answer you.

Have a nice long-long-long-long-long weekend bewater ;-)

ya ambientatzen juteko ;-)

bewater 2007-01-12 11:14 #9

Joder autoestima igo zaiek dena ulertu baitiat. Bestalde, trilogiekin jarraitu Esquilo greziako tragediaren sortzaileak jada trilogia bat egin zuen kristo aurreko 500. urtean.

Trilogia esquilea deitzen zaio...

lilith 2007-01-14 01:17 #10
Ze polita ta berezia lehenengoa, eta ze intrigantea trilogiarena... Nahiz eta gezurra den trilogiena, beti dago haien ondoren "honela hasi zen istorioa" edo horrelakoren bat, eta hasieran 3 besterik ez zirenak orain trilogia+ edozer gauza dira. JAja..
Utzi iruzkina: