Kategoria: trilogiak
1.- Batzutan, Maiatzean, udazkenaren bila abiatu den hego haizea galdu eta ustekabean aurrean paratzen zaigu, beste batzuetan berriz, neguko euria udan. Baina, non galdu ote dira aurtengo honetan hodeiak bidean? Ez erantzun, utzidazu pentsatzen maitia, … badakit, zure bila galduko ziren Parisko kale meharretan zehar, noraezean, rue Lecourbe-tik rue de Vaugirard-era, eta handik ezagutu gineneko plaza txiki hartako kafetegira. :-(gogoan dut oraindik txantxetan “mon amour!” esan zenidan lehen aldi hura, eta nik sinistu gainera). Etxe azpiko dendariari ere galdetuko zioten ziurren...