Solitude vs. Loneliness

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-05 19:10

Tipo zorteduna naz duda barik. Ni baino askoz geixao dakiten pertsonen lagun izateko zortea dekot eta asko ikasten dot beraiengandik edozein egunetan, kafe bat hartuz, edozein gaietaz berbetan… jende jator, jakintsu eta umilak (umilegiak) diez ene lagunak.

Atzo bertan, ingelesezko Loneliness eta Solitude berben arteko desberdintasuna ikasi neban. Ez naz ondo gogoretan zertaz berba itxen gauen, baina halako batetan perla bat soltau eban kolega batek: Loneliness eta Solitudek ez omen dekie esanahi berbera. Nik ingles askobe ez, baina apur bet badakit baña ez neban berba hoien arteko desberdintasuna ezagutzen.

“Solitude askok loneliness-a dakar, baina ez alderantziz” berak.
“haber, haber, ze esan gurook?”
“Solitudea norberak bilatzen duen bakardadea da, eta loneliness-a berriz inposatu edo bere horretan etortzen zaizuna, ez zuk bilatuta…”

Wikipediak be holan diño:

Loneliness should not be equated with being alone. Everyone has times when they are alone through circumstances or choice. Being alone can be experienced as positive, pleasurable, and emotionally refreshing if it is under the individual's control. Solitude is the state of being alone and secluded from other people, and often implies having made a conscious choice to be alone. Loneliness is therefore unwilling solitude.

Hiztegiek ordea euskeraz “bakardade” eta gazteleraz “soledad” deitze dabiez bieri.

“Solitude askok loneliness-a dakar” Esaldi polita.
Solitude vs. Loneliness, eta zein ote da nirea?

 

 

 

 

Beno ez, nirea eskizofrenia ote agian? (Nik, ikusiko zenuten lez, bizkaieraz ideia putarikbe ez dekodalako diñot ;-)


Utzi iruzkina: