Kizkitza
Kizkitza, Ezkio-Itsason (Goierri, Gipuzkoa) dagoen 674 metroko gain bati deritzo. Bertan bada ermita txiki bat eta baita ermita hau berezi xamar bihurtzen duten, eta ondoren ikusiko ditugun zenbait kontu ere.
Kotxea Mandubiko gainean utzi (hauxe bai mando-bidea bai!) eta oinez segituan igotzen da Kizkitzako inguruetara. Paisaia menditsu eta ederrak ikus litezke bidearen hasiera-hasieratik ezker-eskuin, baina ez dira horiek Kizkitzara joaten den bidaiaria lehenik harritzen dutena, ezta bidean ikus litezkeen ehize postuak… ermitara inguratzen garenean gure aurrean tinko, ongi-etorria ematera agertzen zaigun ITSAS FAROAK baizik! Izan ere, ermitaren kanpoaldean bada faro lanak betetzen dituen zutabe luze bat, eta gogoratu, hau guztia Gipuzkoako hegoaldean, Goierriko bihotzean! Harrigarria ezta? Baina nolatan? (geroxeago ikusiko dugu)
Bestalde, ermita honetara egun arruntetan sartzerik ez dagoen arren, bada leiho bat ermita barnea ikusteko eta bertatik Kizkitzako amabirjinaren irudi bat ikus dezakegu. Ez da irudi hau bereziki ederra edo bereziki zaharra, ez du euskal herriko beste hainbat amabirjinetatik bereizten duen berezitasun aipagarririk, baina badu bidaiaria bigarrenez zur eta lur uzten duen zerbait., amabirjina TXALUPA BATEN BARNEAN agertzen baita! Eta hau guztia, gogoratu, Gipuzkoako hegoaldean, Goierriko bihotzean! Baina nolatan? (lasai, oraintxe ikusiko dugu)
Arestian esan bezala, Kizkitza Ezkio-Itsason aurkitzen da eta Ezkio-Itsaso, pentsa litekeen bezala, Ezkio eta Itsaso herriez osatzen da, edo bi herri hauek 1965ean batzean sortu zen hobe esan. Kizkitza Itsasoren zatian aurkitzen da eta Kizkitzako amabirjinaren “itsasotasuna” beraz hemendik datorkiola asmatzea ez da zaila, baina horrenbesteraino bai?
Beno, galde diezaiogun google jainkoari honen inguruan zer dakien:
“Encima de Itsaso se encuentra la Ermita de Nuestra Señora de Kizkitza, situada entre árboles, se le atribuye una gran advocación marinera, extraña cuestión al estar muy alejada del mar. Según parece, los bosques que la rodean surtían abundante madera a los pequeños astilleros de la costa. Otros establecen una explicación distinta, que el faro que se ubica enfrente a la ermita servía de guía a los barcos que navegaban por diferentes puntos de las costa gipuzkoana, aunque la anterior parece ser la más verosímil.”
Bertako basoetan ote hortaz Kizkitzako amabirjinaren itsasotasunaren inguruko misterio guzti honen giltza?
Izan liteke, Cristobal Colon-en itsasontzien iltzeak Otxandion egin zituztela kontutan hartuta besteak beste...
Baina ez dakit, kasualitate handiegia da Itsaso izeneko herri batetan dagoen ermitako amak bere “itsasotasuna” herriaren izenari zor beharrean untzigintzari zor izatea. Ez dakit.
Baina, eta Itsaso herriaren izena? Nolatan? Wikipedia jainkoak honako hau diosku:
“Ichaso es el otro pueblo que formó el actual municipio. La palabra Ichaso (Itsaso) es polisémica en vasco, ya que significa tanto mar como juncal o retamal…”
Itsaso polisemikoa? juncal? retamal?
Ea, ea, hiztegien arabera:
junco: 1 (Bot.) ihi, ziri, zi (Juncus)
juncal: 1 relativo al junco: ihizko, ihi-
1 paraje juncal: ihitoki, ihitza
retamal: isasti
Eta Wikipediarekin jarraituz:
“A pesar de que la localidad se encuentra alejada de la costa unas decenas de kilómetros algunos han querido ver una relación entre el mar y el nombre del pueblo, ya que la ermita de Kizkitza situada en Ichaso tiene una larga tradición de exvotos de marinos y pescadores, que tenían una gran devoción por esta advocación mariana, situada lejos de la costa. Lo más probable es que Ichaso sea también un fitónimo como Ezquioga (Ezkio), relacionado esta vez con los juncos o retamas y que la tradición marinera de su ermita surgiera a posteriori por la polisemia de Ichaso.”
A! hortaz, kasu honetan Itsaso Ihiz-so; Ihizko-so; Ihi-so; Ihitza-so edo horrelakoren batetik letorke eta ez “itsaso” (mar) zentzutik edo astileroen kontutik. Eta harritzekoa irudi baliteke ere posible da etimologia hau (ei! Eta ni ez naiz aditua ezta gutxiago ere) “itsaso” (mar) hitzak “iz” eta “so” atalak dituela irakurtzen batida interneten, eta iz = ura (iz-hotz, iz-erdi, iz-urde (bas-urde basoko urdea den bezalaxe)…). Beraz, Ihizko-so Itsaso bihurtu zen, eta itsasotasun horregatik Kizkitzako amaren inguruko kontu hauek guztiak, eta untzigintzaren inguruko industriarik izan bazen… are eta arrazoi gehiagorekin gainera.
(Bueno, ez dakit, igual ez da hola, baño ez da eztare oso paranoia haundie ezta? Ez dakit, nik posible ikusten det.)
Oraingo honetan, berriz ere, Kizkitzako Amaren berezitasun edo misterio itsastarrak (faroa, txalupa) zientzia linguistikoen argitan urtu zaizkigu. Esplikazio arrazionala izan dezakete.
Baina zer demontre! Oraindik gogoan dut jubilatu berri den lankide batek esaten zidana: “Fijatzen bahaiz, Kizkitzan, kostan itteiken egualdi berdiñe itten dik, beti. Batzutan, kostalden lañoa sartuta bazeok, Beasain garbi garbi eongo dek, baño Kizkitzako gaña, laiñotuta ikusiko dek. Fijatu hai! Fijatu hai! Eta berdin haize bolada fuerteekin…”
Benetan! Eta jo! Zer pentsa ematen du istorio polit honek desde luego.
Post honi Zientzia eta Fedea (III) ere deitu ahal nioke
Iruzkinak
asier 2007-01-04 12:09 #1
Ez dakit zeozertan lagunduko dizun, baina Eibarren ere bada antzeko kasua. Arrateko santutegiak itsasuntzi itxura dauka, eta pare bat untzi ditu zintzilikatuta sabaitik. Eta elizatik 300 metro eskasera, Itsaso izeneko baserria dago.

Hori bai. Nonbait irakurri dut, "itsas" izeneko leku izenen azpian "isats" edo "gisats" dagoela, landare baten izena (retama). Eibarren bertan ere badira Gisasola, Gisastu... eta talde berekoak omen Itsaso eta abarrak.

Itziar 2007-01-04 14:25 #2
Jo!

Istorio politak benetan.

Eta egia al da hemen (kostan) egiten duen egualdi berdina egiten duela Kizkitzan? gauza harrigarria benetan...

Gure herri inguruetan badira horrelako hainbat istorio. Interesgarriak
gehienak. Pozten naiz zure istorioa gurekin banatu nahi izan duzulako.
Egunero ikasten da gauza berri bat!

Ondo segi!

borthuzai 2007-01-05 07:21 #3

Aupa asier,

Jo, ba ez nuen aipatzen duzun Arrateko kasua ezagutzen. Egia esan txiki-txikitan noizbait Arraten izan naizenaren errezeloa daukat, baina ez askoz gehiago ere. Hauetakoren batetan eman beharko dut beste bueltaxkaren bat!

Eta diozun “isats” edo “gisats” kontu horrek horrela izatearen itsura guztia dauka. Kizkitzako kasuan ere aipatzen dut “juncal” edo “retama”tik letorkeela agian… Ez dakit, batzutan edozein euskal filologok horrelako kuriositate eta xelebrekeriak badakizkiela iruditzen zait, istoriotxo hauek euskaldun askoren artean ezagunak direla… baina nik ideiarik ere ez dudanez flipatu egiten dut (batzutan nahiko sinplea naiz ;-) Ez dakit, gauza politak dira mendietako itsaso hauen kasuak. Itsasoaren zabala mendietan ere barreiaturik badagoela ikustea…

Eta eguraldiarena berriz? (aupa itziar;-) Ba ez dakit. Nik, erositako prezioan saltzen dizuet:-) Nire lankidea behintzat erabat konbentzituta zegoen, eta bera, Kizkitzatik ni baino gertuago bizi da baserri batetan. Ez dakit. Egia esan ez dut uste. Ez dakit. Ez dakit ezta noizbait hori frogatzera joan ere. Pentsa ez dela horrelaaaa……… uiiiiiii! Agian hobe misterioa bere horretan uztea ezta? Noizbait animatzen banaiz abisatuko dizut :-)

Benga, Irailaren 8-an denok Kizkitzako erromeriara!

(puff! Aztuko zaiguk orduako!)

borthuzai 2007-01-05 08:11 #4

ups! hanka sartu diat ezta?

Oraintxe sartu nauk hire blogean asier eta hizkuntzalaria edo antzeko zerbait haizela konturatu nauk! Ja, ja, ja, ja. Mesedez, ez hartu inongo indirekta bezala hor goiko komentarioa, e?

Ja, ja, ja, ze ona!

;-D

iñaki 2007-01-17 20:42 #5

Garbi dago itsaso landare baten izenetik datorrela. Nire auzoan itsasmendi izena duen baserria dago, eta ez da irla bat, mendi artean baizik.

Ikusten al da itsasoa ermita horretatik? Hor egon daiteke faroaren arrazoia, baina ezin dut esan ez bait dut ezagutzen lekua.

borthuzai 2007-01-18 07:47 #6

Goran ikusitakoak ikusita (eta ez itsasoa prezisamente :-), garbi dago bai landare izenetik datorrela, baina ulertuko duzuenez txikitatik harritu izan nauen kontu bat zen hau eta inguruko inork ez zidan sekula zentzuzko esplikaziorik ematen. Hortik, nire ”aurkikuntza garrantzitsu” hau blog honetan ematearen arrazoia.

Bertatik itsasoa ikusten den galdetzen duzu Iñaki, ba egia esan niri ez zait sekula tokatu itsasorik ikustea. Faroaren altueratik agian... baina harritzen naiz. Mendi garaiagoak ditu aurrean… Agian zirrikituren batetan... Ezin dizut ziur-ziur 100% esan, baina ez dut uste.

Halere bada beste kontu xelebre bat Kizkitzaren inguruan. Blog honetan erantzuten duen bewater-ek behin kalean esan zidanez badago halako ”leyenda urbana” bat, jendea Donostiako su artifizialak ikustera Kizkitzara igotzen dela dioena. Ez omen daki hori egia ala gezurra den, kontutxo horrekin blog honetan idatziko zuela... (baina azkenean nik idatzi behar :-) Hori hala balitz, Kizkitzatik Donostia ikusten den seinale, eta Donostiak itsasoa berarekin du... Baina ez dakit, ez dakit...

Saiatuko naiz ikerketa gehiago egiten eta kontatuko dizuet, baina hori bai, abuzturarte gutxienez edo itxaron beharko duzue :-)

indezent 2007-01-18 09:42 #7
Baurkau iek baino mezu hau irakurri gabe neukian eta iruittu zaiek faron jatorrin ingurun ai haizela galdetzen. In zian tipoa mariñela omen zian eta etxea itzuli zianen (hor ingurukoa omen zian) faro bat eraiki zian eta itsasoa, ikusi ikusten dek bertatik, hurruti, baino eun oskarbie tokau ezkeo ikusten dek. Espero diat aportazio honek zerbaittetako balio izatea
borthuzai 2007-01-18 10:11 #8

mmmm.... Interesgarria....

Azkenean hainbeste ipotesi desberdinekin noizbait asmatuko dugu!

joseba arzelus 2007-03-07 11:51 #9

aupa kideok:

kizkitzako faroaren historia hori guztia baino askoz xinpleagoa duk.

1960-64 inguruan ermita erre zanean, Itsason apaiz zeon Joxe Zabatetak montatu zian devocion marinerako historio hori, eta lehen zeon irudia beste bat huan, oraingo hau Itsasoko koru baztarrean zeon bat duk, eta itxasontzia berriz Goikoetxeko osaba Joxek eina hermitako beste dekoratu guzztiak bezela apaizen aginduz, Joxe bai artista¡

Ta apaiz horrek montau zian historio hoi eta bai Iberduerokin kontratua lotu ere berak jarritako paol horri argia dohainik emateko ere-

eongo gatxik¡¡

joseba arzelus 2007-03-07 11:51 #10

aupa kideok:

kizkitzako faroaren historia hori guztia baino askoz xinpleagoa duk.

1960-64 inguruan ermita erre zanean, Itsason apaiz zeon Joxe Zabatetak montatu zian devocion marinerako historio hori, eta lehen zeon irudia beste bat huan, oraingo hau Itsasoko koru baztarrean zeon bat duk, eta itxasontzia berriz Goikoetxeko osaba Joxek eina hermitako beste dekoratu guzztiak bezela apaizen aginduz, Joxe bai artista¡

Ta apaiz horrek montau zian historio hoi eta bai Iberduerokin kontratua lotu ere berak jarritako paol horri argia dohainik emateko ere-

eongo gatxik¡¡

borthuzai 2007-03-07 18:31 #11
aupa joseba,

Demontre! Oaintxe autsi dizkiak eskema guztiak! ja, ja, ja :-)
Horixe bai ez niala espero!
Ni interneten informazio bila ero moduan, eta azkenean misterio guztia, apaiz batek behin izan zian ateraldian?
joño, joño...

Benetan sorpresa harrigarri handia izan dela zure erantzuna, oso kuriosoa, :-) estimatzen diat datuen aberastasuna ere. Baina atrebentzia ez badek, nondik dakik hori guztia?
Internetetik ez diat uste behinik-behin (nik behintzat ez diat horrelakoren harrastorik topatu)

Izan ontsa pelotazale!
joseba 2007-03-08 10:28 #12

Aupa borthuzai.

Nondik atera dedan hori guztia?

Ba, garai hartan ni Itsason bizi nituan 14 urte izango nituelarik eta prailekumea nintzelarik, dena esanda ziok ez?

Hermita berria eitten launtzen ibili nitxoan jende hoiekin, eta paradoja geoztik ez diat elizaik zapaltzen¡

Eta Kizkitzaz geio jakin nahi baek, jarri hai neekin arremanetan eta esangoiat eo bideratuko hiat dokumentatzeko iturrietara.

izan ontza

joseba

borthuzai 2007-03-08 20:06 #13
ja, ja, ja, ex-monagillo hortaz?
eta orain "kizkitzako misterio" guztie hankaz gora jartzen!
inpernuko bidea ez dek urruti izango hik! demonio!
ja, ja, ja.

guzti hoi lehen pertsonan bizi izan dunai xinistu beste erremediorik ez diagu ba!
Arremanetan jartzekore datu gehiegi ez zizkiguk ematen eta!

Beno, halakoren batean enteratu gara hortaz ixtori guzti honen sorburuaz. Eskerrikasko joseba.

2007-03-09 09:36 #14

Borthuzai eup¡

Alakonbatean ez, seittuan nahi baek enteautuko haiz kizitzako berri, han ibilitako guztik ez dittuk apostata ein eta beharbaa mito jarraitzalen matekin harremaneta jarriko haut.

nee helbidea:iarzelus@gmail.com

Utzi iruzkina: