Kategoria: kizkitza
Kizkitza, Ezkio-Itsason (Goierri, Gipuzkoa) dagoen 674 metroko gain bati deritzo. Bertan bada ermita txiki bat eta baita ermita hau berezi xamar bihurtzen duten, eta ondoren ikusiko ditugun zenbait kontu ere. Kotxea Mandubiko gainean utzi (hauxe bai mando-bidea bai!) eta oinez segituan igotzen da Kizkitzako inguruetara. Paisaia menditsu eta ederrak ikus litezke bidearen hasiera-hasieratik ezker-eskuin, baina ez dira horiek Kizkitzara joaten den bidaiaria lehenik harritzen dutena, ezta bidean ikus litezkeen ehize postuakā¦ ermitara inguratzen garenean gure aurrean tinko, ongi-etorria e...