Heltzear dago! Lau egun bakarrik daukagu!!  Denbora amaitzen ari zaigu!!!        Horrelako hasierarekin beldurrezko filma aurkezten ari naizela ematen du, baina zoritxarrez gure etorkizun hurbila da; Asteburu honetan EGA azterketa egingo dugu eta horregatik aholku batzuk emango dizkizuet ea erabilgarriak iruditzen bazaizkizue zaizkizuen.     Lehena, edozein frogan probatan bezala, hasi baino lehen burua lasaitu eta urduritasuna etxean utzi, ez dagoela ezer galtzeko argi eduki, jakinda, jada ezetza badaukag...


Nietzschek, Egiaz eta gezurraz, moraletik kanpoko zentzua, 1873an idatzitako saiakera ederra, hain zuzen, horrela hasi zuen: “Behin batean, eguzki-sistema zenbagaitzeko unibertso disdiratsuan, izan zen astro baztertu bat non abere adimentsuek ezagutza asmatu zuten. 'Historia Unibertsala'-ko minutu arranditsu eta iruzirtiena izan zen”. Nik ere, Nietzschek bezala, momentu iruzurtia izan zela uste dut, are gehiago, oraindik dela. Zer da ezagutza, baina? Nietzscheren ustez, ezagutza naturan existitu den izaki ahulenaren bizirauteko baliabidea besterik ez da. Inola ere ez da, Harluxet hiztegia...


Zientzia.net webgunean irakurritako albiste honen arabera, baliteke Isaac Newton fisikari handiaren formularik garrantzitsuenetariko bat oker egotea. Gorputzen grabitate indarra kalkulatzen duen formulak akatsen bat izan lezakeenaren susmoa dute zientzialariek. Ehunka urte formula hori erabiltzen eta orain konturatzen dira oker egon litekeela.      Dirudienez gertatzen dena zera da, orain arte, formula hori jarraituz errealitatean gertatu beharko litzatekeenaren  eta errealitatean benetan gertatzen zenaren arteko desfasea, oraindik detektatu ez den materia iluna...


Kizkitza

14
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-04 07:37

Kizkitza, Ezkio-Itsason (Goierri, Gipuzkoa) dagoen 674 metroko gain bati deritzo. Bertan bada ermita txiki bat eta baita ermita hau berezi xamar bihurtzen duten, eta ondoren ikusiko ditugun zenbait kontu ere.   Kotxea Mandubiko gainean utzi (hauxe bai mando-bidea bai!) eta oinez segituan igotzen da Kizkitzako inguruetara. Paisaia menditsu eta ederrak ikus litezke bidearen hasiera-hasieratik ezker-eskuin, baina ez dira horiek Kizkitzara joaten den bidaiaria lehenik harritzen dutena, ezta bidean ikus litezkeen ehize postuak… ermitara inguratzen garenean gure aurrean tinko, ongi-etorria e...


"Galde egidazue non, edo noiz, edo zelan, baina ez galdetu zergatik; sagar bat arbola gainean gorritzen da udazkenero, han arrama gorenean zintzilik; badakit non, noiz eta zelan, baina zergatik galdetzen badidazue, halabeharrez erantzun behar dizuet, eta ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen ere."                                                   Henry Bengoa Inventarium          &n...


Zientzia fedean oinarritua dago.Honako hau esaldi kontraesankor bat dela irudi liezaioke norbaiti, baina ez naiz ni hori dioen bakarra. Internazionalki itzal handia duen Pedro Miguel Etxenike fisikari euskaldunak ere horrela dio Berrian egin zioten elkarrizketa batetan:"Naturan ordena bat dagoela pentsatzea fedea da"Elkarrizketaren zatia hau da, eta osorik ipintzea pena merezi duela uste dut: Jakituriak Jainkoa hilko zuela, hori ere esan izan da. Ez dirudi iragarpen hori bete denik. Etxenike: Hori da zientziaren mugetako bat. Zientziak ezin dio arrazoia eman sinestunari, eta ezta sinestuna...


Azken iruzkinak