Zientzia eta Fedea (III)
Zientzia.net webgunean irakurritako albiste honen arabera, baliteke Isaac Newton fisikari handiaren formularik garrantzitsuenetariko bat oker egotea. Gorputzen grabitate indarra kalkulatzen duen formulak akatsen bat izan lezakeenaren susmoa dute zientzialariek. Ehunka urte formula hori erabiltzen eta orain konturatzen dira oker egon litekeela.
Dirudienez gertatzen dena zera da, orain arte, formula hori jarraituz errealitatean gertatu beharko litzatekeenaren eta errealitatean benetan gertatzen zenaren arteko desfasea, oraindik detektatu ez den materia ilunari egozten zitzaiola. Orain ordea, materia ilun hori inondik inora ere aurkitzen ez dutenez, formula gaizki egon litekeela pentsatzen du zenbaitek. Ez dakit nik (saltsa horretan sartua ez nagoelako) baina zer pentsatua ematen du.
Berriz ere, P. M. Etxenikek aipatzen duen “lilura jonikoa” datorkit burura. Errealitatea zientziaren bitartez (matematika, fisika, kimika…) ulertu litekeenaren lilura. Gai guzti horien formulek errealitatea zehatz-mehatz deskriba dezaketela pentsatzearen lilura. Gizakiak errealitatea ulertu lezakeenaren lilura.
Beste behin hanka azpiko lurrak
dar-dar egin dit.
Zeruan ez dago inor,
eta ez dakit azpian lurrik
ba ote den ere.
"No se lo que parecerá a los ojos del mundo, pero a los míos es como si hubiese sido un muchacho que jugando en la orilla del mar y divirtiéndome de tanto en tanto encontrando un guijarro mas pulido o una concha más hermosa, mientras el inmenso océano de la verdad se extendia, inexplorado frente a mí" I. Newton
Einstein-en beste zenbait aipu ezagun :
- Es increible que la matemática, habiendo sido creada por la mente humana, logre describir la naturaleza con tanta precisión
- Lo enteramente incomprensible del mundo es que sea comprensible
- Cada día sabemos más y entendemos menos
- El hombre encuentra a Dios detrás de cada puerta que la ciencia logra abrir
(Zientzia eta Fedea I eta II)
Iruzkinak
Amuitz 2007-03-30 21:28 #1
Zientzia, fedean oinarrituta dago.

Edota gizarte osoak (zientzialarien komunitateak barne) onartutako "paradigma" delakoan, Thomas Kuhn -ek azaldu zuen bezala. Oso ideia interesgarria (beste lotura bat, hemen). Newton-ena paradigma bat besterik ez da, mendeetan ondotxo funtzionatu duena.

borthuzai 2007-03-30 21:57 #2
eta ni, astebururako etxekolanik ez nuelakoan! :-)
(mila esker loturengatik ;-)

Utzi iruzkina: