Arkitektoen aulkiak
Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria... ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako "kontraesan" bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrituko bada ere:-). Dekorazioaren historia, korronte desberdinak... ezagutzea gustatzen zait, arkitekturaren, artearen historiarekin erlazioa duelako... (Kandinsky, Klee, Gropius, Mies van der Rohe... irakasle eta zuzendari izan zituen BAUHAUS eskola alemaniarra adibide argiena delarik).
Eta etxe baten dekorazioan dauden milaka objektuetatik bat aukeratu behar banuke, objekturen batetan zehazteko eskatuko balidate, (eta tituloa irakurri baldin badezute asmatuko dezutenez) aulkien historia aukeratuko nuke. A ze pijada baietz? Baina beno, horrelakoxe gauzak ditu ba hommo sapiensak. Aulkien diseinuaren historia oso interesgarria dela iruditzen zait. Garai desberdinetan zehar gizakiak duen oinarrizko beharretakoa den esertzeari nola erantzun dion jakitea guay dago, zer nahi duzute esatea ba!
Baina noski, milaka miloi diseinu desberdin daude eta ez da blog hau guztiak batzeko tokirik egokiena (eta egiten ere ez nuke jakingo noski), eta horregaitik zenbait arkitektoen diseinu batzuk soilik ekarri ditut. Izan ere, dirudienez, arkitektoen artean ohiko lana da beraien eraikuntza eta etxeekin bat etorriko diren aulkiak diseinatzea, edo besterik gabe, erronka bezala esertzeko behar horri erantzun desberdin bat ematen saiatzea.
Lehenengo hau Gaudi-rena da: (antzematen du forma organikoetan...)
Hau berriz Arts & Crafts-eko Charles Rennie Mackintosh-ena da:
Eta hauek Frak Lloyd Wright handiarenak:
Hauek De Stijl taldeko Gerrit Rietveld-enak dira (Mondrianen margoak aulki eran):
Marcel Breuer-en Wassilly aulkia (Kandinskiren omenez). Altzairuzko tuboak erabiltzen lehena izan zen:
Ludwig Mies van der Rohe ("Barcelona" izena duten hauek ezagutuko dituzute ezta? iragarki eta filme pilo batetan agertzen dira):
Le Corbusier-en hau ere oso ezaguna da:
Alvar Aalto Suediarrarena da ondorengoa. Egurrari forma ematen lehenegoetarikoa:
Charles eta Ray Eames senar emazteenak ere sobera ezagunak:
Eta azken hau kartoi xaflez egina Frank Gehry-rena:
Guay dago!
Iruzkinak
Bootxo 2007-01-14 18:54 #1
Dekorazioa nire beste ahuldade bat da...
Aulkiei dagokionez, Verner Panton daniarrak 1960an diseinatu zuen Panton chair aulkia; plastiko injekzioaz moldatutako lehena eta atzeko hankarik ez duena. Niretzat arte-lan peto-petoa!

Itziar 2007-01-14 21:36 #2
Zarautzen horrelako aulkiak saltzen dituzten denda bat dago!
lehenengo aldiz bertatik pasatzean...'nik eztet dirua holako batian gastatzen ezta....!!!' esan nuen.
eta bigarrengo aldian, dendara sartu eta horietako batean esertzeko gogoa sartu zitzaidan...

borthuzai 2007-01-15 09:47 #3

A bai! Egia da, nik ere denda hori ikusia dut (kanpotik baita ere noski). Aulki hauek oso oso garestiak izaten dira, nahiz eta azkenengo adibidean bezala, kartoie xaflez egina izan, baina halere, badago Bootxo eta ni bezalakoentzako beste alternatiba bat: Vitra diseinu altzarien webgunean aulki hauen miniaturak saltzen dituztelako!! (hemengo design-museum honetan hobe esan. Tenporalki ordenatuak gainera) Hombre, hauek ere garesti xamarrak dira, baina beno, noizbait olentzero gutaz oroituko al da bai...

indezent 2007-01-16 09:32 #4
Aurrekoan IKEAn horietako baten bat ikusi nuela uste dut... gaztetxartelarekin deskontu egiten omen die gainera ;)
borthuzai 2007-01-16 11:45 #5

Eta Barakaldoraino jun al hintzen IKEA ikustea? Urrungoan abisatu hidak eta etorri hai nere etxea, ez diat uste ezertxo ere falta zaidakenik eta ;-)

Gainera nik ya gaztetxartela zer zuan ere ahaztuta zeukiat. Baina bueno, egia esan etzekiat sekula ezertarako aprobetxatu nianikane, zinerako sarreraren batetan akaso?

Por cierto, zuek ezagutzen dezute txartel horri probetxurik atera dion inor?

i eme 2007-01-16 12:03 #6
nik eduki nian txartel hori (aspaaaaaldi) eta eduki nian bezelaxe joan huan... 'viurgen y pura'.

indezent 2007-01-16 12:48 #7
Nire lengusuari 30 urte bete zituen egunean Ktxako gutun bat iritsi zitzaion etxera: "Se le retira del servicio de Gazte Txartela porque ha dejado usted de ser joven". Lo k hay k oir! Gaztetasuna barnean izan eta Kutxa etortzen zaizu zaharra zarela esatera. K poka verguenza!
Utzi iruzkina: