Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria... ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako "kontraesan" bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrit...


Asteazkenean erabateko greba egin zuten (tira, genuen) EHUko irakasleek. Aspaldiko partez bat egin dute unibertsitate-sindikatu guztiek greba deialdi bateratua luzatzeko unean. Grebaren arrazoia: soldaten igoera eskatzea. Diru aferei dagokionez, jakina denez, ideologiak lurrindu eta pankarta beraren atzean jar gaitezke guztiok. Ez zen eskolarik egon, beraz, pasa den asteazkenean. Arabako Campusean, baina, master class berezi bat disfrutatzeko aukera izan genuen. Irakasle gonbidatua: ez eskirol bat baizik eta hitzen aztia den Harkaitz Cano idazlea. Ahulkiak errezitaldi an...


Azken iruzkinak