Kategoria: diseinua
Argazkiak.org | kamiseta diseinua © cc-by-sa: ionzendoia
Esan nuen bezala, udan gaudenez blog honen diseinua aldatzeko ideia neukan, eta horrelaxe ixan da! Ikusten duzuenez koloretsuagoa da, eta espero dut zuen gustokoa izatea :)
Uda badator, eta pentastu dut Windous bloga aldatzea. Atzeko planoa, plantilla, aurkezpena, diseinua… aldatuko dut agian, koloredun baten ordez, udaren koloreen ordez. Espero dut zuei gustatzea!
hegan egiteko zapatak jantzi nahi nituzke korrika egiteko zapatak dantzan aritzeko zapatak lauhazka joateko zapatak ur gainean flotatzeko zapatak izarrak gidatzeko zapatak planetak astintzeko zapatak baina nire zapatak ibiltzeko eginak dira. "Honolulu, leku bat" antzezlanean Luluk janzten dituen zapatak Nino Moneroren ideia, Asieritok egina. Hergéren eragin nabarmena.
Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria... ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako "kontraesan" bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrit...
Webgintzan ari direnen artean, Bilboko estudiorik kreatiboena, aktiboena eta oparoena Vudumedia da. Bost lagunek osatzen dute 2000. urtean sortutako estudio hau: Karramarro, Paulo, Romerales eta Emilio errobota (beste egunen batetan arituko gara hauei buruz); eta jadanik sariren bat irabazi dute. (Bilatu "papel continuo"). Neurri batean beraiei esker bilbotarrok hiri moderno batean bizi garela uste dugu, zeren eta beraien aktibitatea ez da mugatzen sareen sarera, kalea ere bihurtu dutelako beraien artelanen euskarria.Vintage kutsua dute egiten duten geiena, estetika retroa aukeratu dute, um...
Interneten zehar galduta, noraezean, ematen dut denbora dexente, gustoko linkei sakatuz, askotan aurkitzen dut nire burua ezezagun batzuen famili argazkiak ikusten, edo kode informatiko ulertezinaren kontra burua nekatuz.Gaurko pasioan Mozillaren Firefox logotipoaren diseinadorea ezagutu dut. Jon Hicks deitzen da eta hona hemen bere weba. Beste gauza grazioso bat ere aurkitu, nahi duzun webgunearen tag graph sortzaile dinamikoa! saiatu hemen eta ikusiko duzu... halako zerbait:
Nik ez dakit asko packaging-ari buruz (ezta beste edozerri buruz ere...) baina nire uste apalean gaileta hauen "edukitzailea" ez dator bat edukiarekin(ezkerreko bi gailetengatik diot)...zuek zer uste duzue? Coventry-n erosiaBaneukan beste bat baina argazkia ateratzera heldu orduko nire pisukideek jan zituzten gailetak...
Do create saileko bi produktu1993an Amsterdam-en sortu zen "produktu bilduma" bat da droog design. Sortu zenetik erreferente bilakatu da "alboko pentsakera"(ingelesetik literalki itzulia -lateral thinking-) deitu zaion mugimendu horren baitan. Sarritan objetuek ez dirudite benetan direna edo ez dira diruditena...umorea, absurdua, kontzeptua, subjetibotasuna...euren lana komunikazio ariketatzat hartu dezakegu.Produktu hauek berrerabilitako, inperfektu edo artisau itxurarekin jolasten dute, halere ez dute prezio makala, askotan gehiegizkoa, erabiltzen dituzten material eta diseinuen sinpletas...
aterkia
begia
gK DESIGN Nola jarri dezaket irudi hau blogaren gainkaldean azal edota titulu bezala?
Kale komunikazioan berritzaile izateko erak aztertzen dituzten graffitero batzuk dira hauek. Emaitza benetan honak lortzen dituzte, batez ere "LED thrownies" deritzenak gustatzen zaizkit, sinpleak eta eraginkorrak direlako. Baina non bukatzen dute hain kutsakorrak diren ehundaka botoi pilek? Denak dauka bere alde beltza...
Talde honen webgunea ikusi nuen lehengo aldian teklatua zikindu nuen adurrez...Egiten dituzten proiektuek jendea lehenengo begi kolpean liluratzeko ahalmena daukate. Oso onak iruditzen zaizkit.
Gustavo Gili argitaletxeak izugarrizko katalogoa du diseinu grafikoaren arloan. Ikuspuntu ezberdinak jorratuz (teoria, Historia, tipografia, seinaletika, irudi-nortasuna...), oinarrizko liburutegia osatzeko moduko izenburuak ditu. Nire gogokoenetako bat ekarri nahi nuke hona: Primeros auxilios en tipografia letra-tipoen erabilpen zuzenean murgiltzeko tresna ezin hobea da. Ulerterreza, adibide askoren, oso ongi maketatua (polita legoke!), entretenigarria, eta argia. Zer beste eska diezaiokegu?
Ingelesez dago, baina irudi-nortasunean interesatua dagoen edonorentzat interesgarri:http://users.ncrvnet.nl/mstol/index.htmAzalpen laburrekin, ehundaka logori buruzko informazioa daukagu: egilea, urtea, erabilitako Pantone koloreak, tipografia, eta baita logoa eskuratzeko loturak ere.
Monochrom talde austriarrak esperimentu bat egin zuen bere webgunean: 12 logotipo aukeratu (9 nazioartekoak, 3 europearrak), eta pertsona ezberdinei (25 pertsona logo bakoitzeko) logoak marrazteko eskatu zieten. Honen bitartez marken indar bisuala neurtu nahi zuten, jendeak berauetaz zer gogoratzen zuen ikusiz.Emaitzak, hementxe.
Maquetadoresen irakurri berri dut frantziar egunkariak kirol-saila berritu egin duela. Adibide gisa, azala duzue hemen:Lehen begi-kolpean behintzat, ezin ukatu beste egunkari (mirestu) baten kirol-saila gogorarazten digula, ezta?Dena den, Le Figaroren berrikuntza hobeto ikusi nahi duenak, PDF hau eskuratu dezake, gaur bakarrik antza denez.
Webgune batean erabili nahi dugun tipografiaz ari naiz, zehazki. httpcomunicació Bartzelonako agentzia interaktibo bat da, eta bere webgunean tresna egokia du lan hau errazteko: Hamlet. Letra-mota, kolorea, tamaina, hondoaren kolorea... aldatzeko aukerak ematen ditu.
Bai, badakit, programatzarra, baina soilik behar duenarentzat (lau katu, guztira). Baina izugarrizko zerbitzua egin dit niri, behintzat:Demagun liburuxka bat maketatu duzula, eta zure inprimagailuan kopia batzuk egin nahi dituzula. Zein da betiko arazoa? Ba orden egokian jarri behar direla orrialdeak, alde berean azala eta kontrazala ager daitezen adibidez: orrialdeak manualki ordenatu behar dituzu, lehenengoa azkenarekin jarriz, bigarrena azkenaurrekoarekin, etab... horrek dakarren denbora-galtze eta kakanahasteekin.Konponbidea: CocoaBooklet. Sor ezazu PDF bat zure dokumentuarekin, eta pro...
Aurrekoan aipatu nuen Quark-en komeriak bere nortasun-irudi berriarekin. Beste logotipo pila baten klona zela ikusita, sei hilabeteren buruan beste berri bat aurkeztu zutela... Eskerrak zirkorik ez duela Quark-ek, bestela, badakizue zer gertatuko litzaiokeen nanoekin. Zer deritzozue antzekotasun honi?
Ludwig Gratzke-k "2.0" webguneetako logo pila bat batu ditu, eta FontShop-ek logoen sailkapena egin du, erabilitako tipografiaren arabera.
A ze aurpegia duten batzuek. Hori bai, dotoreziaz agertzen dute. Zure enpresa berriaren logoa behar duzula? Zertarako kontratatu diseinatzaile bat, tipo hauek atoan egingo badizute, 99 dolarren truke?Ni egin dut nirea!
2005eko irailean Quark-ek bere irudi-nortasun berria aurkeztu zuen, SicolaMartin agentziak egina, 15 urtez iraun duen logoa ordezkatuz:Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:A ze kakanastea! Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta...
http://www.txapelpixel.com