Repsolen gasolindegi batean ikusia. Oso plaka txukuna, euskara hutsez idatzia... beno, euskara hutsez edo antzeko zeozer. Sakatu irudian, handiago ikusi eta akats-kopurua zenbatzeko.
Gustavo Gili argitaletxeak izugarrizko katalogoa du diseinu grafikoaren arloan. Ikuspuntu ezberdinak jorratuz (teoria, Historia, tipografia, seinaletika, irudi-nortasuna...), oinarrizko liburutegia osatzeko moduko izenburuak ditu. Nire gogokoenetako bat ekarri nahi nuke hona: Primeros auxilios en tipografia letra-tipoen erabilpen zuzenean murgiltzeko tresna ezin hobea da. Ulerterreza, adibide askoren, oso ongi maketatua (polita legoke!), entretenigarria, eta argia. Zer beste eska diezaiokegu?
Ingelesez dago, baina irudi-nortasunean interesatua dagoen edonorentzat interesgarri:http://users.ncrvnet.nl/mstol/index.htmAzalpen laburrekin, ehundaka logori buruzko informazioa daukagu: egilea, urtea, erabilitako Pantone koloreak, tipografia, eta baita logoa eskuratzeko loturak ere.
Aste honetan iragarri du Apple-k: Windows XP bere ordenagailu berrietan instalatu ahal izango da, Intel-en prozesagailu berriak aprobetxatuz. Bere webgunean eskuragarri jarri duen BootCamp programa instalatu behar da, eta etorkizunean Leopard sistema eragile berrian integratuko duela iragarri dute.Zer nahi duzue ba esatea... Alde batetik, nire Mac-ean faltan botatzen dut Windowsen erabili izan dudan programaren bat (Fruity Loops adibidez),egia da; baina beste alde batetik aspaldian ahaztuta nituen birus, spyware, troiano, eta biziki gorrotatzen ditudan pantaila urdinek... nire ordenatatik u...
Josebaren bitartez enteratu gara, 2008an Zaragozan ospatuko den Exporako maskota aukeratu dutela.E.T. eta irrati-kasete baten hibrido honen izena aukeratzerakoan etorri dira komeriak: SMS bidezko botaketa bat antolatu zuten (1,20 eurotan mezua!), baina tongo salaketak izan dira, jendearen gustoko izenak (adibidez "Chisla", "tanta" aragoieraz) arbuiatu eta "Fluvi" aukeratu dute politikariek. Fluvi No webgunean duzue informazio osoa.Bilboko Ihauterien Kartelaren aukeraketarako egin zen Internet bidezko botaketa datorkit burura; bluff bat izan zen, tranpak egin ziren, eta Udalak bertan b...
Monochrom talde austriarrak esperimentu bat egin zuen bere webgunean: 12 logotipo aukeratu (9 nazioartekoak, 3 europearrak), eta pertsona ezberdinei (25 pertsona logo bakoitzeko) logoak marrazteko eskatu zieten. Honen bitartez marken indar bisuala neurtu nahi zuten, jendeak berauetaz zer gogoratzen zuen ikusiz.Emaitzak, hementxe.
Txorradatxo bat da, badakit, baina frogatu beharra neukan! Helbide hontan nahi duzuna idatzi eta tipografia berezi honekin erakutsiko dizu.
Maquetadoresen irakurri berri dut frantziar egunkariak kirol-saila berritu egin duela. Adibide gisa, azala duzue hemen:Lehen begi-kolpean behintzat, ezin ukatu beste egunkari (mirestu) baten kirol-saila gogorarazten digula, ezta?Dena den, Le Figaroren berrikuntza hobeto ikusi nahi duenak, PDF hau eskuratu dezake, gaur bakarrik antza denez.
Webgune batean erabili nahi dugun tipografiaz ari naiz, zehazki. httpcomunicaciĆ³ Bartzelonako agentzia interaktibo bat da, eta bere webgunean tresna egokia du lan hau errazteko: Hamlet. Letra-mota, kolorea, tamaina, hondoaren kolorea... aldatzeko aukerak ematen ditu.
Bai, badakit, programatzarra, baina soilik behar duenarentzat (lau katu, guztira). Baina izugarrizko zerbitzua egin dit niri, behintzat:Demagun liburuxka bat maketatu duzula, eta zure inprimagailuan kopia batzuk egin nahi dituzula. Zein da betiko arazoa? Ba orden egokian jarri behar direla orrialdeak, alde berean azala eta kontrazala ager daitezen adibidez: orrialdeak manualki ordenatu behar dituzu, lehenengoa azkenarekin jarriz, bigarrena azkenaurrekoarekin, etab... horrek dakarren denbora-galtze eta kakanahasteekin.Konponbidea: CocoaBooklet. Sor ezazu PDF bat zure dokumentuarekin, eta pro...
Lau katuri interesatzen zaizkien gaiak (niri eta beste hiruri)