Expo 2008ko maskota

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-04-06 13:41
2

Josebaren bitartez enteratu gara, 2008an Zaragozan ospatuko den Exporako maskota aukeratu dutela.

E.T. eta irrati-kasete baten hibrido honen izena aukeratzerakoan etorri dira komeriak: SMS bidezko botaketa bat antolatu zuten (1,20 eurotan mezua!), baina tongo salaketak izan dira, jendearen gustoko izenak (adibidez "Chisla", "tanta" aragoieraz)  arbuiatu eta "Fluvi" aukeratu dute politikariek. Fluvi No webgunean duzue informazio osoa.

Bilboko Ihauterien Kartelaren aukeraketarako egin zen Internet bidezko botaketa datorkit burura; bluff bat izan zen, tranpak egin ziren, eta Udalak bertan behera utzi zuen.

Herritarren parte-hartzearekin kontuz! Agian gustatuko ez zaizun zerbait aukeratuko bait dute...

zubox

zubox 2006-04-06 14:20 #1

Ba neri potxoloa iruditzen yata maskota. Ez dakit...gustatzen zait! Beno, ba oraindik 2008a urrun dago eta auskalo non egono naizen, baina agian Zaragozari bisitatxo bat egitea ongi legoke eskusa hau tarteko.

Bestalde batetik arrozio osoa duzu...politikariek herriarekin jolasten dutela uste dut...herriari parte hartzen utzi nahi diote horrela denon gauza bat dalaren itxura emoteko eta ez euren interes propioetarako soilik (ziur politikari asko aberastuko direla ekimen hau dela-ta) baina eurek aurretik pentsatutakoa urteten ez bada...akabo demokrazia edo aukeratzeko emon dioten aukera hori. Halere, ez da beti txarto irtetan hau. Zu Bilboko Aste Nagusiaren kasua jarri dozu, neu Bilbao utzi barik beste kasu bat plazaratuko dut neu diodana ikusteko.

Guggemheim! Ze bilbotar kenduko luke orain bere hiritik museo hori? Bata bez! Baina eraiki aurretik, herriari aukeratzeko ahalmena emongo bazioten...orain Bilbao etzan izango gu ezeetzen duguna. Hasieran museoak jende asko zuen kontra, halere politikariek ikuspegi zabalago bategaz (eta eurengan pentsatuz ere, baina hori jakintzat ematen dut) aurrera eraman zabien, proiektua errealitate bilakatuz.

Berdina gertatuko ote da AHTarekin? Denborak esango digu!

copypaste

copypaste 2006-04-07 12:49 #2

Niri rollo txarra ematen dit "Fluvi" honek, ez dakit, mutante itxura hartzen diot, espresio gabeko begitzar hoiekin...

Dena den, Guggenheimaren asuntoarekin, arrazoi duzula uste dut (politikoki nola erabilia izan den -kultural mailako gabeziak izkutatzeko pantaila paregabe bezala, adibidez- kontutan hartzen ez badugu); AHTren gaia beste gauza bat dela uste dut, baina saltsa handiegia da hemen eta orain eztabaidatzeko.

Nik jarri dudan adibidea "de-cara-a-la-galeria" estiloko ekimenei buruzkoa zen, gure agintariei  horrenbeste gustatzen zaizkien hoiek...

Utzi iruzkina: