A ze programatzarra!
Bai, badakit, programatzarra, baina soilik behar duenarentzat (lau katu, guztira). Baina izugarrizko zerbitzua egin dit niri, behintzat:
Demagun liburuxka bat maketatu duzula, eta zure inprimagailuan kopia batzuk egin nahi dituzula. Zein da betiko arazoa? Ba orden egokian jarri behar direla orrialdeak, alde berean azala eta kontrazala ager daitezen adibidez: orrialdeak manualki ordenatu behar dituzu, lehenengoa azkenarekin jarriz, bigarrena azkenaurrekoarekin, etab... horrek dakarren denbora-galtze eta kakanahasteekin.
Konponbidea: CocoaBooklet. Sor ezazu PDF bat zure dokumentuarekin, eta programa honek ordena egokian jarriko dizkizu orrialde guztiak! Maketazio programatik ere zuzenean sor dezakezu PDFa: inprimatzeko esan, eta lehioan bertan agertuko zaizu "booklet" bat egiteko aukera.
Eskerrik asko txekiar hauei!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: