A ze programatzarra!

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-03-27 21:06

Bai, badakit, programatzarra, baina soilik behar duenarentzat (lau katu, guztira). Baina izugarrizko zerbitzua egin dit niri, behintzat:Demagun liburuxka bat maketatu duzula, eta zure inprimagailuan kopia batzuk egin nahi dituzula. Zein da betiko arazoa? Ba orden egokian jarri behar direla orrialdeak, alde berean azala eta kontrazala ager daitezen adibidez: orrialdeak manualki ordenatu behar dituzu, lehenengoa azkenarekin jarriz, bigarrena azkenaurrekoarekin, etab... horrek dakarren denbora-galtze eta kakanahasteekin.Konponbidea: CocoaBooklet. Sor ezazu PDF bat zure dokumentuarekin, eta pro...


Zertan ari da Quark?

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-03-23 13:23

2005eko irailean Quark-ek bere irudi-nortasun berria aurkeztu zuen, SicolaMartin agentziak egina, 15 urtez iraun duen logoa ordezkatuz:Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:A ze kakanastea!  Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta...