Zertan ari da Quark?
2005eko irailean Quark-ek bere irudi-nortasun berria aurkeztu zuen, SicolaMartin agentziak egina, 15 urtez iraun duen logoa ordezkatuz:
Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:
Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:
A ze kakanastea! Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta etorkizunerazko bidea ezin hobeki" irudikatzen zuela zioten; orain ateratako prentsa-oharrean, ordukoa hartu eta goitik behera kopiatu dute. Zertan ari dira? Iparra zeharo galduta dute...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: