Aurrekoan aipatu nuen Quark-en komeriak bere nortasun-irudi berriarekin. Beste logotipo pila baten klona zela ikusita, sei hilabeteren buruan beste berri bat aurkeztu zutela... Eskerrak zirkorik ez duela Quark-ek, bestela, badakizue zer gertatuko litzaiokeen nanoekin. Zer deritzozue antzekotasun honi?         


Zertan ari da Quark?

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-03-23 13:23

2005eko irailean Quark-ek bere irudi-nortasun berria aurkeztu zuen, SicolaMartin agentziak egina, 15 urtez iraun duen logoa ordezkatuz:Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:A ze kakanastea!  Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta...


Azken iruzkinak