Gustavo Gili

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-04-19 15:03

Gustavo Gili argitaletxeak izugarrizko katalogoa du diseinu grafikoaren arloan. Ikuspuntu ezberdinak jorratuz (teoria, Historia, tipografia, seinaletika, irudi-nortasuna...), oinarrizko liburutegia osatzeko moduko izenburuak ditu. Nire gogokoenetako bat ekarri nahi nuke hona: Primeros auxilios en tipografia letra-tipoen erabilpen zuzenean murgiltzeko tresna ezin hobea da. Ulerterreza, adibide askoren, oso ongi maketatua (polita legoke!), entretenigarria, eta argia. Zer beste eska diezaiokegu?


Tipografia biluzia

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-04-04 09:42

Txorradatxo bat da, badakit, baina frogatu beharra neukan! Helbide hontan nahi duzuna idatzi eta tipografia berezi honekin erakutsiko dizu.


Webgune batean erabili nahi dugun tipografiaz ari naiz, zehazki. httpcomunicaciĆ³ Bartzelonako agentzia interaktibo bat da, eta bere webgunean tresna egokia du lan hau errazteko: Hamlet. Letra-mota, kolorea, tamaina, hondoaren kolorea... aldatzeko aukerak ematen ditu.


Web 2.0 Logoak

enaut 1456132241369 copypaste | 2006-03-24 17:07

Ludwig Gratzke-k "2.0" webguneetako logo pila bat batu ditu, eta FontShop-ek logoen sailkapena egin du, erabilitako tipografiaren arabera.