Aurrekoan aipatu nuen Quark-en komeriak bere nortasun-irudi berriarekin. Beste logotipo pila baten klona zela ikusita, sei hilabeteren buruan beste berri bat aurkeztu zutela... Eskerrak zirkorik ez duela Quark-ek, bestela, badakizue zer gertatuko litzaiokeen nanoekin. Zer deritzozue antzekotasun honi?
Ludwig Gratzke-k "2.0" webguneetako logo pila bat batu ditu, eta FontShop-ek logoen sailkapena egin du, erabilitako tipografiaren arabera.
A ze aurpegia duten batzuek. Hori bai, dotoreziaz agertzen dute. Zure enpresa berriaren logoa behar duzula? Zertarako kontratatu diseinatzaile bat, tipo hauek atoan egingo badizute, 99 dolarren truke?Ni egin dut nirea!
2005eko irailean Quark-ek bere irudi-nortasun berria aurkeztu zuen, SicolaMartin agentziak egina, 15 urtez iraun duen logoa ordezkatuz:Aldaketa sakona benetan, baina "arazotxo" batekin: gehiegizko antzekotasuna zuen beste hainbat logorekin. Adibidez:Inoiz ez zait gustatu izan Quark; urteak eta urteak inolako aurrerapausurik eskaini barik, prezio jasanezina, akats ikusgarriak, intuitibotasun-eza lazgarria... Orain logoaren asunto honekin, nire iritzia okerrera doa. Pasa den astean beste logo bat aurkeztu dute:A ze kakanastea! Iraileko logoa aurkeztu zutenean "Enpresaren asmo sendoa eta...
Lau katuri interesatzen zaizkien gaiak (niri eta beste hiruri)