Windows XP Mac batean
Aste honetan iragarri du Apple-k: Windows XP bere ordenagailu berrietan instalatu ahal izango da, Intel-en prozesagailu berriak aprobetxatuz. Bere webgunean eskuragarri jarri duen BootCamp programa instalatu behar da, eta etorkizunean Leopard sistema eragile berrian integratuko duela iragarri dute.
Zer nahi duzue ba esatea... Alde batetik, nire Mac-ean faltan botatzen dut Windowsen erabili izan dudan programaren bat (Fruity Loops adibidez),egia da; baina beste alde batetik aspaldian ahaztuta nituen birus, spyware, troiano, eta biziki gorrotatzen ditudan pantaila urdinek... nire ordenatatik urrun manten daitezela, mesedez!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: