ibalbu

Packaging

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-05-28 01:08

Nik ez dakit asko packaging-ari buruz (ezta beste edozerri buruz ere...) baina nire uste apalean gaileta hauen "edukitzailea" ez dator bat edukiarekin(ezkerreko bi gailetengatik diot)...zuek zer uste duzue?                  Coventry-n erosiaBaneukan beste bat baina argazkia ateratzera heldu orduko nire pisukideek jan zituzten gailetak...


Klasiko garaikidea

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-05-15 02:21

Do create saileko bi produktu1993an Amsterdam-en sortu zen "produktu bilduma" bat da droog design. Sortu zenetik erreferente bilakatu da "alboko pentsakera"(ingelesetik literalki itzulia -lateral thinking-) deitu zaion mugimendu horren baitan. Sarritan objetuek ez dirudite benetan direna edo ez dira diruditena...umorea, absurdua, kontzeptua, subjetibotasuna...euren lana komunikazio ariketatzat hartu dezakegu.Produktu hauek berrerabilitako, inperfektu edo artisau itxurarekin jolasten dute, halere ez dute prezio makala, askotan gehiegizkoa, erabiltzen dituzten material eta diseinuen sinpletas...


UK-ko bitxikeriak

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-05-02 20:23

Banekien hemen, Erresuma Batuan, ohitura ezberdinak topatuko nituela baina gauza batzuetara ez naiz oraindik ohitu (ezta jatekora ere). Adibidez hemen jartzen ditudan hauek,  niri behintzat, ez zaizkit arazoak konpontzeko erarik onenak...zer iruditzen?Kale bateko kableak antolatzeko era hoberik ez? Zaborra da gure kalean protagonista eta ez kalea bereziki zikin dagoelako, pertsona beste zakarrontzi bizi bait gara hemen! Hurrengo baten gehiago!


LEDffiti

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-05-02 00:52

Kale komunikazioan berritzaile izateko erak aztertzen dituzten graffitero batzuk dira hauek. Emaitza benetan honak lortzen dituzte, batez ere "LED thrownies" deritzenak gustatzen zaizkit, sinpleak eta eraginkorrak direlako. Baina non bukatzen dute hain kutsakorrak diren ehundaka botoi pilek? Denak dauka bere alde beltza...


rAndom international

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-05-01 03:37

Talde honen webgunea ikusi nuen lehengo aldian teklatua zikindu nuen adurrez...Egiten dituzten proiektuek jendea lehenengo begi kolpean liluratzeko ahalmena daukate. Oso onak iruditzen zaizkit.


Eiren ikusia

1
ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-04-30 15:37

Diseinua zer den ideiarik ere ez daukadanez eguneroko bizitzan eragina daukaten objetu, irudi, ideia eta abarri buruzko hausnarketa eragin nahiko nuke.Azken finean dena dago diseinatuta, egoki edo ezegoki.       Uzkermetroa                     Nora orain?                Denok erretzera!


Lehenengoa

ibalbu 1456147723538 ibalbu | 2006-04-16 23:58

Kaixo danoi!Hau da lehenengoa.