Oporrak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-23 18:44

Ez dut uste hainbeste jan eta edango dugun gabonetako opor motz hauetan, digestio eta resakek hemen idazteko beta eta indar handiegirik emango didatenik, hortaz, orain arteko idatziak irakurri ahal izango dituzun hemengo artxibo honetan uzten zaitut.

Urtarrilaren 2tik aurrera berriz ere hemen izango nauzu burutik pasatzen zaizkidan eta ehizatzea lortzen ditudan kontu desberdinekin.

Gabon hauetan, Jakin aldizkariaren 50. urteurrena dela eta atera berri duten dvd-a, Oteizaren inguruko "Oteiza, esteta y mitologizador vasco", udatik baztertu xamar dudan "El tejido del cosmos; espacio tiempo y la textura de la realidad" eta Richard Serra eskulturgilearen ingurko liburuak irakurtzekotan nago.

Horrenbeste liburu ezberdinen artean izango dugu hortaz berriz ere kontu interesgarriren bat!
Hala izan bedi!
Eguberri on!


Utzi iruzkina: