Koldobika Jauregi
Katalogoak 2004ko Irailean izan zela zioen, baina nere barnean dantza batetan dabiltzan irudiek ez diote horrelakorik, atzo izan zen, edo ez, ez, gaur goizean izan da, edo zergaitik ez, handikantxe nator. Hori da bai, erakusketatik atera eta teklatuarekin burrukatzera etorri naiz.
Koldobika Jauregi eskulturgile Alkizarra Ordizian izan dugu gaur bere ehundaka eskulturen inguruan hizketan. Esperientzia ikaragarria, ahaztezina izan da ezbairik gabe.
Zuen zoritxarrerako escanerrik ez dudanez, katalogoko argazkiak igo ezin, eta bertako zatirik aspergarriena den biografiarekin konformatu beharko duzute. (lasaiiii, hemen doaz eta argazkiz beteriko esteka pare bat 1 2 :-)
Ea ba, laburbilduz:
Garai guztietako eskulturgilerik garrantzitsuenetarikoa dugun artista autodidakta honek 1990. urtean Eduardo Chillidaren "Zabalaga beka" jaso zuen. Geroztik alemania aldean denbora asko pasea da erakusketaz erakusketa batera eta bestera. 2003an Chillidaren omenezko eskultura multzo bat egiteko eskaera jaso zuen Fuerteventuratik. 2004tik Bilboko Guggenheim museoak bere "Asedio I" izeneko eskultura du ikusgai.
Beno ba, hauxe da ba gutxi gora behera bere ibilbidea. Baina halere bada katalogoaren amaieran, biografiaren atzean izkutatua, Oteizarekin erlazionatzea gustoko dudan eta aipatzea merezi duen ausnarketa-poesia bat.
Lehenik eta behin gogoratu Oteizarentzat artea, artistak bere expresioarekin betetzen zuen hutsune batetik hasten zela. Hutsunearen betetze honekin, artearen lehengo fasea amaitzen zen, baina bazen Oteizaren ustez bigarren fase bat, lehengoa osatzen, borobiltzen, ixten zuen bigarren fase bat. Fase honetan, ordurarte hutsunea betetzea, expresioa izan zena itzaltzen hasten zen eta azken batetan berriz ere ibilbide hau Hutsune batetan amaitzen zen. (Adibidez XX.-an, Cézanne lehengo fasearen hasiera litzateke, ondoren letorzke kubismoa, kandinsky... eta bigarren fasean Malevitch, Mondrian eta Oteiza bera leudeke. Oteiza, bere kaja hutsekin zehazki ziklo hau itxiz, osatuz).
Beno, Koldobika Jauregiren testuak honela dio:
Se que en el extremo del arte está el
vacío y que sin nada podemos seguir
haciendo arte, pero mi mente también
sobraría por eso un paso atrás en algún
lugar antes de extinguirse.
Iruzkinak
i eme 2007-01-19 23:36 #1
Artista handie... baña betiko kontue; hil arte izenik ez dute artistek. Koldobika hiltzean, Oteiza eta Chillidaren parean jarriko dute. Ez det esan nahi izenik ez duenik baña jende "arruntak", Chillida eta Oteizaren izenak konsumittu ditu beharrez. Koldobikari ez zaio ordurik iritxi... "pena".<br />
Luis 2007-03-10 13:27 #2
Hola, no conocía a este artista ni su obra obra pero esta mañana, mientras le vendía el pan, una amiga de la mujer de Koldo (que ahora vive en el sur) me ha hablado de lo que hacía, y me gustó mucho de lo que apareció en el google cuando busqué sus esculturas. Lástima que no pueda leer nada de tu página dedicada a estos menesteres. 1 salu2.
Utzi iruzkina: