Kategoria: koldobika_jauregi
Katalogoak 2004ko Irailean izan zela zioen, baina nere barnean dantza batetan dabiltzan irudiek ez diote horrelakorik, atzo izan zen, edo ez, ez, gaur goizean izan da, edo zergaitik ez, handikantxe nator. Hori da bai, erakusketatik atera eta teklatuarekin burrukatzera etorri naiz.Koldobika Jauregi eskulturgile Alkizarra Ordizian izan dugu gaur bere ehundaka eskulturen inguruan hizketan. Esperientzia ikaragarria, ahaztezina izan da ezbairik gabe.Zuen zoritxarrerako escanerrik ez dudanez, katalogoko argazkiak igo ezin, eta bertako zatirik aspergarriena den biografiarekin konformatu beharko du...