Bizitzaren sorrera
Zientzia.net eko multimedia atalean, zientzia dibulgazioa jorratzen duten “Norteko Ferrokarrila” irratsaioko elkarrizketak zein Teknopolis-eko bideoak aurki ditzakezue. Ez naiz ni egia esan bi saio horien jarraitzaile itsu-itsua, baina hori bai, gustuko gairen bat harrapatzen dudanean alper-alperrik arituko zarete mugikorrera deika ;-)
Bart gauean, “Bizitzaren Sorrera” izenburudun elkarrizketa entzun nuen. Kaliforniako Universitatean ikerketak egiten dagoen Felix Olasagasti zientzialariari eginiko elkarrizketa mamitsua berau, oso era dibulgatiboan egina, erabat gomendagarria. Baina lasai, ez naiz eta ni orain saioko gai guztiak zehazki kontatzen hasiko, bertan entzun eta pentsarazi didan bitxikeria batekin bainator soilik.
Izan ere, bizi estralurtarraren posibilitateaz hizketan ari direla “… baina sortu, nekez sortuko zen orain bizia, ala?” galdetzen dio kazetariak adituari. Hau da, ea, gaur egun, gure munduan bizia sortzeko baldintzak ba al dauden, osagai kimiko organiko ez bizidunetatik abiatuz bizirik sortzen ote den gaur egun munduko bazterren batetan, orain milioika urte gertatu bezala. Eta zientzialariak, Darwin-ek bere garaian omen zioen ideia batekin erantzuten dio: Gaur egun bizitza sortzen egotea posible ikusten duela, baldintza egokiak daudela gure planeta urtsu honetan, baina ezin duela ziurtatu, bizidun berri horiek sortu eta berehala inguruko mikroorganismoren batek jango lituzkeelako. (hasiera batetan bizitzak konpetentzia leunak behar dituelako…)
Beno ba, horixe zen ba dena. Ez dakit, ideia oso polita iruditzen zait gure munduan halako “miraririk” gertatzen ari dela pentsatzea. Liskarrak, gerra, heriotza… eta antzekoak besterik ez ditugun arrautza ustel honetan, “heriotzatik”, “ez-bizitzatik” bizitza sortzen dela pentsatzea. Vietnamgo mendi lokaztuetan, amerikarren eta bertakoen arteko gudurik bortitzenean, dena ez zela beldurra, izua, ihesa, hizkuntza arrotz batetan desesperaturik barkamena eskatzea pentsatzea, polita da, hantxe bertan, bazterren batetan, errekatxoren baten ondoan agian, argi izpiren baten goxotasunagatik ziurrenik bizitza sortu zela pentsatzea. Eta nork daki, agian han, erreka bazter hartan, ez zegoen mikroorganismo etsairik, agian ez zuen konpetentziarik izan, agian zortea izan zuen, edo ez, agian bazegoen miroorganismoren bat baina ez zen bere etsaia, lagunak egin ziren, hori da, biak lagunak egin ziren eta elkarri lagundu zioten geroztik. Nork daki.
Ideia polita da, azken batetan, aukera berri bat posible dela pentsatzea. Ez dela…
(joder! oaiñe ama) “Bai?”
“bla, bla, bla, bla, ez diazu kasoik iten, bla, bla, bla, mila aldiz deitu dizut eta ez diazu telefonoik hartu, bla, bla, bla, ondo kontuz kotxekin, bla, bla, abrigatu zaiz hotza itten duta… bla, bla, bla….”
(oain esplitauyok amai hoi dena! :-)
Iruzkinak
Bootxo 2007-01-24 20:18 #1
Ah, horrela ulertzen da etxeko bizidun oro hiltzea (arraiak, landareak, salan harrapatuta geratzen diren euliak, ...)! Bertako mikroorganismook oso kaltegarriak gara beraientzako...

Baina ezin ezer egin pasilloan zehar etxeko jaun eta jabe bezala ibiltzen diren hauts pilotei buruz. Dudarik gabe, horiek biziraupen extralurtarra dute! ;-P

borthuzai 2007-01-25 08:16 #2

Bai, nik ere artalde ederra dut pasiloan bueltaka. BatzutanCarmen Sevilla dirudit ohe azpian… beraien atzetik segika.

Hauekin idiazabal gazta egiterik izango ote dut?

Amuitz 2007-01-25 10:46 #3
Elur erori berriaren azpitik sortuko ote da bizitza?
Dena den, beldurra ematekoa era bada, ia sortzen den hor nonbait guztiok akatuko gaituen birus gaiztoren bat!

borthuzai 2007-01-25 19:09 #4
Alajaina! ni esperantza ukitu bat eman nahian, eta zu berriz guri beldurra sartzen! :-)
Halere ez dakit nik birus selektiboren bat ez ote litzaiguken nahiko ondo etorriko (baditut buruan hilabete mordoska bat gripea pasatzen egotea mereziko luketen izen batzuk :-)

Ei! eta ez al dira izango aipaturiko hauts-ardiak, kotxeetako ardi-latxaren pegatinengatik gurekin haserretu, eta gure etxeetaz nagusitu eta ondoren gure munduaz jabetzerak datozen organismoak?!
Adi ibili!

Utzi iruzkina: