Zientzia.net eko multimedia atalean, zientzia dibulgazioa jorratzen duten “Norteko Ferrokarrila” irratsaioko elkarrizketak zein Teknopolis-eko bideoak aurki ditzakezue. Ez naiz ni egia esan bi saio horien jarraitzaile itsu-itsua, baina hori bai, gustuko gairen bat harrapatzen dudanean alper-alperrik arituko zarete mugikorrera deika ;-) Bart gauean, “Bizitzaren Sorrera” izenburudun elkarrizketa entzun nuen. Kaliforniako Universitatean ikerketak egiten dagoen Felix Olasagasti zientzialariari eginiko elkarrizketa mamitsua berau, oso era dibulgatiboan egina, erabat gomendagarria. Baina lasai, e...